aza 10, 13:38 Uribe Kosta
Azken asteotan, azaroaren 11ko greba orokorra prestatzeko, hainbat herri-asanblada egin dituzte Uribe Kostan. Tokiko Etxebizitza Sindikatuak adierazi duenez, etxebizitzarako eskubidea bermatzeko, espekulazioaren eta errentismoaren aurka borrokatu beharko da. Horretarako, antolakuntza ezinbestekoa dela uste dute. Beraz, grebagaz eta mobilizazio-deialdiakaz bat egiteko deia ere egin dute, Uribe Kostako hainbat herritan jarduerak antolatuta.
aza 10, 13:12 Sopela
Sopelako Udalak eta URAk (Uraren Euskal Agentzia) elkarlanean abiatutako Urko ibarreko ingurumena lehengoratzeko eta paisaia egokitzeko lanen testuinguruan, bide berriak eraikitzeko lanak hasi dira eremuan. Obra horren bidez, duela gutxi egindako zurezko pasarela eta URA egiten ari den bideak lotuko direla adierazi du Udalak.