Urdulizko komunitate energetikoa
"Herrian elkarrekin ekimen berri hau aurrera ateraz gero, uste dugu giza komunitatea ere indartu egingo dela"

Ander Zarraga mar 30, 15:47 Urduliz

Komunitate energetikoa sortzeko prozesua abiatu berri dute Urdulizen. Argindarraren fakturan eragitea eta burujabetza energetiko eskuratzeaz harago doan proiektua dela azpimarratu dute ekimenaren atzean dauden herritarrek. Momentuz, prozesua nola egin denen artean erabakitzeko sei informazio-saio antolatu dituzte, herritar guztiei zabalik daudenak; hurrengoa apirilaren 16an izango da.

Herritarren botoek erabaki dute 2026ko Andra Mari jaien egitura Urdulizen

Izaro Garcia mar 30, 12:56 Urduliz

Herritarrei egindako galdeketaren ondoren, jaiak lehen aste-akabuan Abadenen egingo dira, eta bigarrenean, ordea, Udalaren inguruan. Jaiak irailean izango direla jakina da, baina oraingoz ez dira egutegiko data zehatzak argitaratu.

AEMET-ek emandako informazioa