aza 10, 12:00
Erandio
Erandioztarra naiz, eta oso harro nago. Aurreko batean Astrabudua auzoaren historiari buruzko hitzaldi batean izan nintzen, Josu Murueta kultur gunean. Hitzaldia, edo solasaldia, hobeto esanda, sublimea izan zen. Mintzalagunak auzoko jendea izan ziren, auzoaren historiaren parte izan zirenak, eta bizi izandakoa kontatzeko egoeran ikusten zirenak: gas, eskola, kuartel eta abarren aldeko manifestazioak, esate baterako.
aza 09, 13:03 Uribe Kosta
Azken asteotan, azaroaren 11ko greba orokorra prestatzeko, hainbat herri-asanblada egin dituzte Uribe Kostan. Tokiko Etxebizitza Sindikatuak adierazi duenez, etxebizitzarako eskubidea bermatzeko, espekulazioaren eta errentismoaren aurka borrokatu beharko da. Horretarako, antolakuntza ezinbestekoa dela uste dute. Beraz, grebagaz eta mobilizazio-deialdiakaz bat egiteko deia ere egin dute, Uribe Kostako hainbat herritan jarduerak antolatuta.