Kultura  Leioa 2018-06-20 16:40

Barrakak gaur arrastian ireki ahal izango dituzte Leioan

Barrakak gaur arrastian ireki ahal izango dituzte Leioan

"Orain bai!"; barrakek jaso dituzte udal-teknikarien baimen denak, "oinarrietan ezarritako baldintzak eta neurriak betetzen dituztela ziurtatuz", agintari leioaztarrek jakinarazi dutenez. Beraz, segurtasunez irekitzea posiblea da gaur arrastian, eta uztailaren 2ra arte zabalik egon ahal izango dira, gaineratu dutenez.

  Kultura 2018-06-20 13:14

Udazken, uda, zein udaberri, motxila bete bertso berri!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE

Eguraldiaren kexa gehienen ahotan dabilen egunokaz, ALBEren udako bertso-eskaintza aurkeztera gatoz, ondo jakinik euskal uda kulturalak atsegin dituela bertso-zaparradak! http://www.albe.eus/berriak/822-udako-saioak-2018

»» Ikusi argazki guztiak (2)

  Kultura  Sopela 2018-06-20 11:57

"Babo Royal" ikuskizunak girotuko du Sopela, San Juan suaren aurretik

Zapatuan, ekainaren 23an, sua izango da protagonista Sopelan, San Juan gauaren, urteko gaurik laburrenaren eta udako solstizioaren ohiturari jarraiki. Hala, denentzako ekitaldiak prestatu dituzte. 19:00etan, umeek "Babo Royal" ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute Jauregizar plazan, Ganso&Cia konpainiaren eskutik.

  Kultura  Getxo 2018-06-20 10:36

San Juan gaua ospatuko dute zapatuan Getxon

San Juan gaua ospatuko dute zapatuan Getxon

Suak piztuko dituzte Algortako San Nikolas plazan eta Zubiletan eta Getxoko Malakaten.

  Kultura  Getxo 2018-06-18 17:33

Getxoko lehenengo euskarazko argazkilaritza-tailerreko kideen lanak ikusgai

Getxoko lehenengo euskarazko argazkilaritza-tailerreko kideen lanak ikusgai

Joan den urriaren 2an hasi zen Getxo Kultur Etxeak eta HIRUKA komunikazio-taldeak elkarlanean antolatutako hastapen-argazkilaritzako tailerra. Hodei Torres argazkilariak gidatu du ikastaroa, Getxon euskaraz antolatu den arlo horretako lehenengoa.

  Kultura  Getxo 2018-06-19 12:09

Borja Ortiz de Gondrak Espainiako antzerkigile onenaren aitortza jaso du

Borja Ortiz de Gondrak Espainiako antzerkigile onenaren aitortza jaso du

Arte Eszenikoen Espainiako 2018ko Max Sariak banatu dituzte bart Sevillan, eta euskal herritarrek hainbat sari jaso dituzte. Besteak beste, Borja Ortiz de Gondra getxoztarrak antzerkigile onenaren aitortza jaso du, "Los Gondra. Una historia vasca" lanagaz.

  Kultura  Leioa 2018-06-19 10:28

Barraken eskariak aurkezteko premiazko epea zabaldu du Leioako Udalak

Barraken eskariak aurkezteko premiazko epea zabaldu du Leioako Udalak

Leioako Udalak barrakak ipintzeko eskari berriak aurkezteko "egun bateko premiazko epea ezarri du", eskaria egin zutenei haiek zabaltzeko debekuaren ostean herrian zabaldu den ezinegonaren ostean. Daborduko oinarriak argitaratu dituzte.

  Kultura  Getxo 2018-06-19 10:00

Euskarazko mikro-antzerkiak helduko dira Begoña jauregira aste-akabuan

Euskarazko mikro-antzerkiak helduko dira Begoña jauregira aste-akabuan

Joan den barikuan, ekainaren 15ean, Getxoko Udalak udako antzerki-programazio zabala aurkeztu zuen, Algortako Begoña jauregian, eraikin horren 100. urtemugan. Hilaren 22an (barikua), euskarazko lehenengo antzezlanak ikusi ahal izango dira.

  Kultura  Sopela 2018-06-18 16:25

Daborduko Sopelako eta Larrabasterrako jaietako egitarauak kontsulta daitezke

Daborduko Sopelako eta Larrabasterrako jaietako egitarauak kontsulta daitezke

Joan den astean agindu legez, zapatuko aurkezpena bertan behera utzi arren, Sopelako eta Larrabasterrako jaietako kartela eta egitarauak ezagutzera eman dituzte Jai Batzordearen eta Sopelako Udalaren Internet bidezko euskarrietan.

  Kultura  Erandio 2018-06-18 16:21

Erandioko Udal Liburutegiak udako ordutegiari ekin dio

Erandioko Udal Liburutegiak udako ordutegiari ekin dio

Gaurtik eta irailaren 14ra arte, Erandioko Udal Liburutegia udako ordutegian egongo da zabalik. Altzagan, ordutegi hori goizeko 09:00etatik 15:00etara izango da, astelehenetik barikura; Astrabuduan, ostera, laburragoa izango da, 09:00etatik 13:30era.

  Kultura  Barrika 2018-06-18 13:17

Barrikako jai-batzordea: "Auzokideek ere jaietan parte har dezaten gura dugu"

Iker Rincon Moreno

Barrikako jai-batzordea: "Auzokideek ere jaietan parte har dezaten gura dugu"

Ekainaren 21ean hasi eta domekara arte, 24ra arte, iraungo dute San Juan jaiek, Barrikan. Horrenbestez, adin, gustu eta zaletasun guztietako lagunei zuzendutako ekitaldiak egongo dira lau egunean zehar, jai-batzordeko kideek antolatuta. Hala ere, aurreko aste-akabuan ere zer egiterik egon da, besteak beste I. Itsas Merkatuan, argazkilaritza-rallyan, herri-ibilaldian eta aire zabaleko pintura lehiaketan.

  Kultura  Gorliz 2018-06-18 13:15

Gaur da azken eguna Gorlizko jaietan buruhandi izateko eskaera aurkezteko

Gaur da azken eguna Gorlizko jaietan buruhandi izateko eskaera aurkezteko

Gorlizko nerabe eta gazteek gaur daukate azken eguna Gorlizko Santiago eta Andra Mari jaietan buruhandi izateko eskaera egiteko. 13 eta 17 urte bitartekoek aurkez dezakete eskakizuna kultur etxean.

Ramadanaren amaierako jaia, Algortako San Nikolas elizako lokaletan

  Kultura  Getxo

Ramadanaren amaierako jaia, Algortako San Nikolas elizako lokaletan

Horretan parte hartu zuten Harribide Fundazioak Bizkaian dituen etxebizitzetan bizi diren gazte musulmanek. Gainera, "kultura eta zibilizazio desberdinen arteko harremanaren keinu gisa", gonbidatutako komunitate katolikoagaz eta hainbat pertsona boluntariogaz partekatu zuten jaia. Bertan egon ziren baita ere Imanol Landa Getxoko alkatea eta Elena Coria Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia.

  Kultura  Leioa 2018-06-16 14:58

Barrakak zabaltzeko baimena ukatu du Leioako Udalak

Barrakak zabaltzeko baimena ukatu du Leioako Udalak

San Juan jaietako aurretiko festa-ekitaldietan murgilduta dago Leioa. Denentzako jarduera eta giroa dago, neska-mutilentzat izan ezik. Hainbeste maite dituzten barrakak ez daude martxan. “Leioako Udalak ezin izan du barraken irekiera baimendu, aurkeztutako eskabideak ez dituelako onartutako oinarrietan finkatzen diren neurriak betetzen”, azaldu du Udalak.

  Kultura  Sopela 2018-06-15 10:55

Sopelako jaietako programaren aurkezpena bertan behera utzi dute

Sopelako jaietako programaren aurkezpena bertan behera utzi dute

Halere, zapatu honetan bertan, kartela eta programa ezagutzera emango dira Jai Batzordearen eta Sopelako Udalaren Internet bidezko euskarrietan. Halaber, hurrengo astelehenetik aurrera, egitaraua etxeetan banatuko da.