Jendartea  Leioa 2018-11-29 16:23

Ikastetxeko zuzendariak epaia gaitzetsi eta ikasle ohiaren lekukotza auzitan ipini du

Berria.eus

Ikastetxeko zuzendariak epaia gaitzetsi eta ikasle ohiaren lekukotza auzitan ipini du

Leioako (Bizkaia) Gazteluetako zuzendari Imanol Goyarrolak haserrea agertu du goizean ikastetxean bertan egin duen agerraldian. Tonuan eta aurpegikeran nabaritzen zitzaion tentsioa. "Ez dut epaia onartu beste erremediorik, baina argi geratu dadila ez dudala harekin bat egiten. Are gehiago: uste dut bidegabekeria bat egin dela".

  Jendartea  Leioa 2018-11-28 17:17

Sexu-abusuengatik zigortutako Gazteluetako irakasle ohiak aske segituko du epaia eman artean

Argia.eus

Sexu-abusuengatik zigortutako Gazteluetako irakasle ohiak aske segituko du epaia eman artean

Adin txikiko ikasle bati sexu-abusuak egiteagatik espetxe-zigorra ezarri zion irakasle ohiari Bizkaiko Probintzia Auzitegiak. Eguaztenean jakinarazi denez, epaileak epaia eman artean aske segituko du auzipetuak. Epaia jakinarazi arteko tartea urtebetekoa izan daiteke.

  Jendartea  Leioa 2018-11-27 11:15

Udaltzain gehiago eskatu du Leioako PPk

Udaltzain gehiago eskatu du Leioako PPk

Udalerrian poliziaren presentzia areagotzearen "beharraz" ohartarazi du Leioako PPko bozeroalea den Jazael Martínezek; "horrela bakarrik gelditu ahal izango dugu azken hilabeteotan eman den delituen gorakada", gaineratu du zinegotzi popularrak.

  Euskara  Leioa 2018-11-23 12:50

EHUk ere bat egin du Euskaraldiagaz

Euskal Herriko Unibertsitatea ere Euskaraldiaren sustatzailea izango da. "Hizkuntzagaz dauzkagun inertziak astinduz, hizkuntza-ohituren aldaketarako estrategiak garatuz, euskararekiko erantzukizunaren eta jokabideen hausnarketa bultzatuz eta taldean batera lan eginez, euskara erabiltzeko testuinguru eta egoera berriak, abegikorragoak eta babestuagoak sortu gura ditugu", bertoko arduradunek adierazi dutenez.

  Jendartea  Leioa 2018-11-22 16:56

Leioan barikuan eta domekan batuko dira emakumeenganako indarkeriaren kontra

Leioan barikuan eta domekan batuko dira emakumeenganako indarkeriaren kontra

Azaroaren 25eko ekimenen artean, ohi den legez, Leioako hainbat ikastetxetako neska-mutilek ere salatu egingo dute emakumeenganako indarkeria; Udalaren Berdintasun Saila hezkuntza-zentroakaz elkarlanean dabil, hainbat ekintza aurrera eroateko.

  Jendartea  Leioa 2018-11-21 18:22

Emakumeenganako indarkeria salatuko dute bihar Leioako campusean

Emakumeenganako indarkeria salatuko dute bihar Leioako campusean

"Egurra jasotzetik, egurra ematera!" goiburuaren pean, eguen honetan, azaroaren 22an, manifestazioa egingo dute Leioako Ikasle Feministek. Hitzordua 13:00etan ipini dute, Leioako campuseko Mikel Laboa plazan.

  Politika  Leioa 2018-11-21 14:02

Leioako udal-arduradunek eta herritarrek parte hartuko dute Jenga Lab Irekia jardunaldietan

Leioako udal-arduradunek eta herritarrek parte hartuko dute Jenga Lab Irekia jardunaldietan

Jenga Lab Irekia herritar-jardunaldiak egingo ditu Herrigune udal-egitasmoak, datozen egunetan, Kultur Leioako entzungelan (bihar, eguenean, 17:00etatik 20:00etara) eta Onditzeko Dorrean (etzi, barikuan, 17:00etatik 20:00etara; etzidamu, zapatuan, 11:00etatik 13:30era). Bertan, Leioako politikariek, udal-teknikariek eta herritarrek "elkarregaz herria egiten jarduteko zergatiari, helburuari eta moduari buruz" eztabaidatuko dute.

  Iritzia  Leioa 2018-11-20 18:02

Bitxia, sexu abusuen aurka Gazteluetako zuzendaritzak erakutsi duen “determinazio sendoa”

Mikel Garcia Idiakez / Argia.eus

Bitxia, sexu abusuen aurka Gazteluetako zuzendaritzak erakutsi duen “determinazio sendoa”

Gazteluetako irakasle zena kondenatu dute, 12 urteko ikasleari sexu abusuak egin zizkiolako, eta ikastetxeko zuzendaritzak adierazi du “konpromisoa” eta “determinazio sendoa” dutela abusuen aurkako borrokan. Zein konpromiso baina?

  Kultura  Leioa 2018-11-19 11:41

Zinema-iruzkina: "Carmen y Lola"

Izaskun Rodriguez

Zinema-iruzkina: "Carmen y Lola"

Arantxa Echevarríak, gidoilari, ekoizle edo teknikari lanetan 27 urte eman eta gero, aurten estreinatu du bere lehenengo film luzea zuzendari modura: “Carmen y Lola”, emakume ijito biren arteko amodio-istorioa.

  Euskara  Erandio  Leioa  Uribe Kosta 2018-11-16 10:58

Tokiko hedabideak: zeintzuk dira hurbileko kazetaritzaren erronkak?

Zer aukera daukate tokiko hedabideek, eta bereziki euskaldunek, gaur egungo komunikazio-munduaren zurrunbiloan lehiatzeko eta aurrera egiteko? EHUren Leioako campusean bildu ditugu hainbat aditu, galdera horri erantzuten ahalegintzeko: Jone Guenetxea Tokikomeko presidentea, Jabi Zabala Bilbo Hiria irratiko kazetaria, eta Maria Gonzalez Gorosarri EHUko ikertzailea. Hona hemen esandakoen laburpentxoa.

  Politika  Leioa 2018-11-15 17:25

Zigor-eskaera nabarmen jaitsi diote Iñaki San Juan Leioako zinegotzi ohiari

Zigor-eskaera nabarmen jaitsi diote Iñaki San Juan Leioako zinegotzi ohiari

De Miguel edo Miñao auziko fiskalak diren Josu Izagirrek eta Manuel Pedreirak nabarmen murriztu dituzte auziko inputatu nagusien zigor-eskaerak. Besteak beste, 2000tik 2004ra Leioako Kultura zinegotzia izan zen Iñaki San Juanentzat 19 urteko eta hilabete biko espetxe-zigorra zuen eskatua fiskaltzak, baina zazpi urtera murriztu diote orain.

  Jendartea  Leioa 2018-11-15 16:18

Hamaika urteko espetxe-zigorra ezarri diote Gazteluetako irakasle ohiari, adin txikiko batez sexualki abusatzeagatik

Argia.eus

Hamaika urteko espetxe-zigorra ezarri diote Gazteluetako irakasle ohiari, adin txikiko batez sexualki abusatzeagatik

Bizkaiko Auzitegiak hamaika urteko espetxe-zigorra, beste hamaika urteko inhabilitazioa eta biktimarengandik hamabost urteko urruntze-agindua ezarri dio irakasleari, sexu abusu delitua egotzita.

  Jendartea  Leioa 2018-11-09 11:57

Mahai-ingurua: "Tokiko hedabideak: hurbileko kazetaritzaren erronkak"

Mahai-ingurua: "Tokiko hedabideak: hurbileko kazetaritzaren erronkak"

Tokiko hedabideen erronkei ipiniko die arreta HIRUKAren jardunaldien bosgarren saioak, azaroaren 15ean, eguenean, EHUko Leioako campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko entzungelan, goizeko 11:00etatik aurrera. Jone Guenetxea Tokikomeko presidenteak, Maria Gonzalez Gorosarri EHUko ikertzaileak, Jabi Zabala Bilbo Hiria irratiko kideak eta Unai Brea HIRUKAko kazetariak parte hartuko dute mahai-inguruan.

  Politika  Leioa 2018-11-14 11:53

Jokin Ugarte Egurrola izango da Leioako EH Bilduren alkategaia

Jokin Ugarte Egurrola izango da Leioako EH Bilduren alkategaia

Hurrengo udal-hauteskundeei begira, zerrenda anitz eta zabala osatzeko borondatea adierazi du Leioako EH Bilduk. Hala, 2011tik zinegotzia den Jokin Ugarte Egurrola irakaslea aukeratu dute zerrendaburua izateko. "Bere esperientzia eta gure herri-proiektuarekiko daukan konpromisoa ezinbestekoak izango dira", adierazi dute ezkertiarrek.

  Ekonomia  Leioa 2018-11-14 11:38

Leioako Udalak 16 pertsona kontratatuko ditu

Leioako Udalak 16 pertsona kontratatuko ditu

Lanbideren bitartez, Leioako Udalak 16 pertsona kontratatuko ditu tokiko 2018-2019 Enplegu Planaren barruan. Egitasmoak zenbait jarduketa-ildo ezartzen ditu enpleguaren sustapenerako, Leioaren garapen sozioekonomikoan eta modernizazioan eragina izango duten proiektuen bitartez, "Auzoko laguntzaileak" eta "Leioako udalerriko ardatz estrategikoen indarketa" ekimenen bidez.

  Kultura  Leioa 2018-11-13 13:33

Nazio Batuen 2030 Agendari buruzko erakusketa Leioan

Nazio Batuen 2030 Agendari buruzko erakusketa Leioan

Leioako Udaleko Hezkuntza eta Partaidetza Sailak eta EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak 2030 urteari begira garapen iraunkorrerako markatu diren helburuei buruzko erakusketa ipini dute Ondiztorren; azaroaren 16ra arte izango da ikusbide.

  Jendartea  Leioa 2018-11-12 15:51

Ustezko etxe-lapur bi atxilotu dituzte Leioan

Ustezko etxe-lapur bi atxilotu dituzte Leioan

Leioako Udaltzaingoaren laguntzaz, 20 eta 37 urteko gizonezko bi atxilotu zituen Ertzaintzak, joan den barikuan, gutxienez Bilboko, Getxoko eta Leioako hiru etxebizitzatan egindako lapurretakaz zerikusia daukatelakoan. Arrastatuak delitu-modalitate horretan espezializatutako talde bateko kideak izan daitezke, polizia-iturrien arabera; Bizkaian egindako hainbat lapurretegaz harremana daukaten ikertzen dabiltza.

  Jendartea  Leioa 2018-11-10 08:00

Berdintasunaren bidean, herritarren partaidetza lantzen dabiltza Leioan

Berdintasunaren bidean, herritarren partaidetza lantzen dabiltza Leioan

Urriaren akabuan hainbat eragilegaz lan-batzarrak egin ostean, azaroan berdintasun-planaren zirriborroa landuko du Leioako Udalak. Urte-akaburako prest egotea espero dute, Udalbatzak onar dezan.

  Kultura  Leioa 2018-11-07 13:19

"La maldición de los hombres Marlboro" dantza-ikuskizuna etzi Leioan

"La maldición de los hombres Marlboro" dantza-ikuskizuna etzi Leioan

Bariku honetan, azaroaren 9an, Excéntrica Producciones konpainia andaluziarrak sortutako "La maldición de los hombres Marlboro" dantza-ikuskizuna egongo da Kultur Leioako entzungelan. Hitzordua 20:30ean ipini dute, eta sarrera 7,50-15 euroan egongo da.

  Jendartea  Leioa 2018-11-05 16:49

Tuberkulosia aurkitu diote Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasle bati

Tuberkulosia aurkitu diote Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasle bati

Osakidetzak jarduketa-protokoloa martxan ipini du, Bizkaian tuberkulosi-kasu bat baieztatu ostean; Leioako campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean ikasten dabilen pertsona bat da, EHUk berak baieztatu duenez.

Nabarmenak

Zorion agurrak