ira 08, 10:33 Sopela
Sopelako Udalak lokalak etxebizitza bihurtzea arautzen duen udal ordenantza aldatzeko eta eguneratzeko kontsulta publikoko prozesua abiatu du. Udaletik azaldu dutenez, aldaketaren helburua ordenantzaren erabilera hobetzea eta etxebizitzaren arloko egungo araudira egokitzea da.
ira 07, 09:40 Sopela
Pilotazaleek hiru hitzordu dituzte hilabete honetan Sopelan. Udal Pilotalekuak Summer Leagueko finalerdiak eta finala hartuko ditu irailaren 7an eta 14an, eta hilaren 27an emakumezkoen Master Cup txapelketako udako finala jokatuko dute. Gainera, pilota ez da protagonista bakarra izango: musikak ere lekua izango du jardunaldietan.