Ekonomia 2005-06-08 12:44

Azken arnasa eman du Leioako ospitaleak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Inoiz erabili ez zen Leioako ospitalearenak egin du. Dagoeneko eraikin zaharra eraisteko lanak bukatu dira eta atzo Karmelo Sainz de la Maza Leioako alkateak jakinarazi zuenez ospitalearen desagerpena "pozteko arrazoia" da. Bertan, Saltuena auzoan, enpresa "ez kutsatzaileak", bulegoak, hotela edo geriatrikoa eta aisialdirako guneak eraikitzea nahi du Udalak. Lanak hasteko epea 2006 izango litzateke dena aurreikusita dagoen bezala joatekotan. Sainz de la Mazak atzo jakinarazi zuenaren arabera, Bizkaiko Foru Aldundiaren sinaduraren zain egon arren gunearen plangintza ia guztiz itxita dago.
  Ekonomia 2005-06-08 10:46

Gaur lanuztea egingo dute Autobuses de Lujuako grebalariek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Autobuses de Lujua garraio enpresako langileek 24 orduko lanuztea egingo dute gaur, Bizkaibusen aritzen diren beste langileekiko berdintasuna aldarrikatzeko. Era berean, UGT sindikatuak jakinarazi duenez, autobus gidariak martxan abiatuko dira Loiutik Bilbora. Langileen arabera, Bizkaiko Foru Aldundiak "iruzurra" egin die. Izan ere, maiatzaren bukaeran besteak beste Areeta-Larrabetzu linearen zerbitzua ematen duen Loiuko enpresako kideek ekainaren hasierarako aurreikusita zeuzkaten lanuzteak bertan behera utzi zituzten, Eusebio Melero Garraio sailburua bitartekari lanak egin ostean. Langileek herenegun Batzar Nagusietan Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Taldea osatzen duten EAJ eta EAk lan baldintzak berdintzea jasotzen zuen PSE-EEren proposamena atzera bota izana kritikatu dute.
  Ekonomia 2005-06-07 23:43

Asteazken honetan ekingo diete berriro protestaldiei Getxoko udaltzainek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri "Lan-baldintzak hobetzeko emandako epean, aurrerapausorik eman ez denez", asteazken honetan ekingo diete berriro ere protestaldiei Getxoko udaltzainek, ELA, CSI-CSIF, UGT, CCOO eta SVP sindikatuek iragarri eta Europa Press albiste agentziak jakinarazi duenez. Ekainaren 2an izandako batzarrean hartu zuten erabakia, negoziaziorako bideak eta "distentsioa" ahalbidetzeko asmoz, "erreibindikazio ekintzarik gabeko" astea bete zen egunean hain justu. Beti ere aipatu berri agentziak adierazitakoaren arabera, distentsio eperako finkatutako baldintzak "zintzoki" bete dituztela nabarmendu dute kaleratutako idatzian sindikatuek; baita gatazkari irtenbidea aurkitzeko mota guztietako pausuak eman dituztela.
  Ekonomia 2005-06-07 21:20

Langile bat zauritu da Algortako obra batean lanean ari zela eskorga bat burura erori zaionean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Muskizko 38 urteko auzokide bat zauritu da gaur goizean Algortako Errebitarte kaleko eraikuntza-obra batean lanean ari zela eskorga bat burura erori zaionean, Ertzaintzaren iturriek jakinarazi dutenez. Lan-istripua 9:30etan gertatu da, eta zaurituak, JM.S.A. gizonezkoak, ebaki bat izan du buruan kolpearen ondorioz. Hori dela eta, DYAren anbulantzia batek Fremap mutuara eraman du.
  Ekonomia 2005-06-06 23:30

Getxoko Udaltzaingoak bi lagun atxilotu ditu arropa marka ezagunak faltsikatzen zituztelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxoko Udaltzaingoak bi pertsona atxilotu zituen joan den larunbatean Algortan, industri-jabegoaren kontrako delitua egitearen akusaziopean, herri horretako merkatu batean Nike, Dolce Gabana, Carolina Herrera, Versace eta Adidas marketako jantziak saltzeagatik. Gaur Getxoko Udalak prentsa ohar batean jakinarazitakoaren arabera, merkatal marka batzuen ordezkari legal batek salaketa idatzia jarri ondoren, udaltzainek gaia ikertu eta 220 jantzi atzeman zituzten. Udaltzaingoaren arabera, "jantzi batzuen faltsifikazioa ez zegoen ondo bukatuta, beren marka ez zetorrelako bat barruko etiketarekin". Burgosen bizi den F B. B. R. 27 urteko gaztea eta Bilbon bizi den E. J. C. 36 urtekoa dira atxilotutako saltzaileak.
  Ekonomia 2005-06-06 20:06

Zerga justuak kalitateko zerbitzu publikoetarako

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Errenta aitorpena egiteko sasoia den honetan, LAB sindikatuak fiskalitatearen inguruko kanpaina jarri du martxan. Hego Euskal Herriko Administrazioen politika fiskalek enpresariei egiten die mesede eta hauen iruzurra ahalbideratzen du. Ondorioa: gehien irabazten dutenek gero eta gutxiago ordaintzen dute.
  Ekonomia 2005-06-03 20:51

Enpresa txiki eta ertainen erantzukizun sozialari buruzko jardunaldiak izango dira asteartean Leioako Behargintzan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ekainaren 7rako topaketak antolatu dituzte Merkataritza Ganbarak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, lurraldeko enpresa txiki eta ertainei zuzenduak, erantzukizun sozialaren kontzeptua hedatzeko asmoz. Foru erakundeko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Saileko Jorge Berezok eta aipatu beste entitateko Arantza San Salvadorrek hartuko dute hitza, 17:00etatik 19:00etara, Leioako Behargintzan (Mendibile, 3) egingo den ekitaldian.
  Ekonomia 2005-06-02 18:55

Lemoiz eta Kostaldeko beste 11 udalek Arcachoneko Ituna etetea eskatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Lemoiz eta Bizkaia eta Gipuzkoako beste hamaika udalerrien alkateek agiria izenpetu zuten atzo antxoaren arrantzaldia bertan behera uzteko eskatuz eta kaltetutako familiei elkartasuna adieraziz. PSE-EEk gobernatutako udalerriek ez zuten akordioarekin bat egin. "Arcachoneko akordioa bertan behera uzteko eskatzen dugu, arrantza-baliabideak ordainik gabe desjabetu baititu gurearekin lehian ari den flota baten mesedetan, gaur egun baliabideak neurriz gainetik esplotatzen ari dena hain zuzen", adierazi zuen agiria gazteleraz irakurri zuen Borja Jauregi Hondarribiako alkateak. Juan Carlos Goienetxea Bermeoko alkateak, aldiz, euskarazko testua aurkeztu zuen. (Argazkian, Armintzako portua. Irudia Raulen bitakoratik hartua da).
  Ekonomia 2005-06-01 21:10

Getxoko Erakusleiho Lehiaketarako irudi bila dabiltza

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxo Enpresa eta Merkataritza elkarteak ideia lehiaketa deitu du, Getxoko XV. Erakusleiho Lehiaketaren logotipoa aukeratzeko. Aurtengo erakusleiho txapelketaren irudia zehaztea da kontua, Arte Grafikoak, Arte Ederrak eta ildo horretako ikasketak egin dituzten (edo egiten ari diren) pertsonei jarduera honetan parte hartzeko aukera emanez. Lanak aurkezteko epea uztailaren 22an bukatuko da.
  Ekonomia 2005-06-01 20:13

Erandiok milioi bat eurotan murriztu du kobratzeke dituen zergen zenbatekoa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Derrigorrezko zerga-bilketaren bidez iazko urtean kobratzeke geratu ziren zergen zenbatekoa milioi bat eurotan murriztea lortu zuen Erandioko Udal Zerga-Bilketa Bulegoak, udal arduradunek jakinarazi dutenez. 2003ko urtealdia itxi zenean, 5 milioitik gora euro geratu ziren kobratzeke eta 2004ko urtealdia itxi zenean, 4 milioi euro. Udalak kobratu ez duen diru gehiena, %80 baino gehiago, honako zerga eta tasei dagokie: ibilgailuen zerga, San Jose Udal Egoitzako tasak, ekonomia jardueraren gaineko zerga, ondasun higiezinen gaineko zerga eta estolderia.
  Ekonomia 2005-06-01 20:06

Erandioko 32 langabetu Auzolan Programan ari dira lanean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Erandioko 32 langabetu sartu dira oraingoan Auzolan programan eta lau lantalde egin dituzte bi jarduera desberdinetan aritzeko: landabideen garbiketan eta hiriguneetako ikuskatzailetzan. Programan sartu diren 32 pertsona horiek 8 pertsonako lau taldetan banatu dira. Hauen kontratuak 2005eko maiatzaren 3tik azaroaren 2ra artekoa izango da.
  Ekonomia 2005-06-01 20:01

Langabeziari dagokionez, Bizkaiko batez bestekoarekiko aldea murriztu da Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Erandioko langabezia-tasa %8,10koa izan zen joan den martxoaren amaieran, udal arduradunek emandako datuen arabera. 847 pertsona dira herrian langabeak. "Bizkaiko langabezia-tasarekiko zegoen alde negatiboa murriztu egin da azken hiruhilekoan", aipatu dutenez. Enplegurik gabeko pertsona gehienak 44 urtetik gorakoak dira, datuen arabera, eta horien ondoren, 25 eta 34 urte bitartekoak. Halaber, gaur egun Erandion enplegu bila dabiltzanetatik 440 emakumezkoak dira eta 407 gizonezkoak.
  Ekonomia 2005-05-31 23:23

Udaltzaingoarekin dauden arazoak azaltzeko eskatu dio Zarraoari PSE-EEk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxoko PSE-EE udal taldeak Iñaki Zarraoa alkatea Langileria Batzordean agertzea eta "Udaltzaingoaren kolektiboan" ematen den "egoera" azaltzea eskatu du. Luis Almansa talde sozialistako bozeramailea afera premia biziko kontua delakoan dago, "hiritarren segurtasunarentzat kaltegarria" izan daitekeelako. Udaltzainen eta Getxoko Udalaren arteko lan gatazkaren ardurak banatzean ez du zalantzarik izan Zapateroren alderdiak: "alkate jaunaren jarrera batzuek ez dute negoziazioa eta elkarrizketa laguntzen" esan du Almansak. Argazkian, udaltzainek Getxoko udaletxe aurrean egindako protestaldi bat.
  Ekonomia 2005-05-31 21:54

Autobuses de Lujua enpresako langileek bertan behera utzi dituzte bihartik ostiralerako lanuzteak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri UGT sindikatuak jakinarazi duenez, garraio enpresako langileek duten “negoziazio jarrera” erakusteko asmoz ekainaren 1etik 3ra aurreikusita zeuzkaten lanuzteak bertan behera utzi dituzte. Besteak beste, enpresak Areeta eta Larrabetzuren arteko Bizkaibus zerbitzua betetzen du.
  Ekonomia 2005-05-20 23:00

'Expovacaciones' azokan izandako parte hartzea "arrakastatzat" jo dute Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Maiatzaren 12tik 15era bitartean, Bilbao Exhibition Centren egin zen "Expovacaciones" azokan lortutako emaitzak "pozez" hartu dituzte Erandio (argazkian, Mikel Arieta-Araunabeña udalburua), Barakaldo, Santurtzi eta Trapagarango alkateek. Lau udalerri horiek "Minervion" izeneko erakustoki berezian bat egiten zuten bertan. Uribe Kostako herrian gaur goizean emandako prentsaurrekoan jakinarazi dutenez, 1.845 lagun parte hartu zuten standean egindako zozketetan, Erandioko Tahona Uribek 800 bat txorizo-mokadu eman zituen, 980 bisitarik parte hartu zuten sardina eta txakoli dastaketan, beste 1.225ek jan zuten marmitakoa, 640k euskal pastela eta, azkenik, 1.340 pertsonek gozatu zuten indaba-janaz.