Kultura 2005-03-21 23:00

EAEko hauteskundeak direla eta Kanpomartxoren data aldatu du Berbotsek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euskadiko Autonomia Erkidegoko hauteskundeek eragina nabarmena izango dute aurrerantzean, batez ere Erandion. Izan ere, bozketak direla-eta Berbots Erandion Euskaraz taldeak Kanpomartxo ekitaldiaren data aldatu behar izan du. Kanpomartxo Berbotsek urtero antolatzen duen jai herrikoia da. Antolatzaileen aburuz, "egun bateko erromerian Erandioko talde asko batzen gara, giro euskaldunean, batez ere ondo pasatzeko". Aurtengo edizioa apirilaren 24an ospatuko dute Erandio Goikoan. (Argazkian, iazko edizioko irudi bat, Lutxanan).
  Jendartea 2005-03-17 20:16

Laguntza eske joaten diren tratu txarrak jasandako emakumeen kopurua nabarmen igo da Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Erandioko Udalak aholkularitza zerbitzua eskaintzen ari zaie tratu txarrak jasandako 22 emakumeri eta zuzen-zuzenean erasandako 13 adin txikikori. 2003an hiru biktima baino ez ziren izan zerbitzura hurbildu zirenak. Beraz, kopuruak nabarmen egin zuen gora iaz, alde batetik, kontrol gehiago eskaintzen dituzten protokoloak martxan jarri direlako; eta bestetik, tratu txarrak jasaten dituzten emakumeen artean ere kontzientziazio maila areagotuz doalako, udal arduradunek adierazten dutenez.
  Ekonomia 2005-03-17 20:01

Langabeziak behera egin du Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urtearen amaieran biztanleria aktiboaren erroldan jasotako 10.447 pertsonetatik, 864 zeuden langabetuen zerrendetan inskribatuak, aurreko urtean baino 34 gutxiago. Hortaz, Erandioko langabezia tasa %8,27an da, udal arduradunek jakinarazi dutenez. Euren hitzetan, Erandioko Behargintza (argazkian) da lan eskaerak tramitatzeko zein eskaintzen kudeaketa integrala egiteko zentroa. Oraingoz, 482 pertsona dira Langain inskribatu direnak. Lanbide ekimenaren bitartez, berriz, 55 lan eskaintza kudeatu dira eta 346 pertsonek jo dute Orientabide Zerbitzura. Horietatik %55.20 lanean ari dira eta 90 trebaketan dabiltza. Autoenpleguari dagokionez, 52 kontsulta jaso ziren 2004ko urtean.
  Jendartea 2005-03-17 19:49

Erandioko etengailua jarrita, amaitu dira Uribe Kostan saneamenduko azpiegitura osatzeko lanak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Erandio eta Leioako hondakin-urak jasotzen dituen Udondo-Erandio etengailua martxan jarrita, amaitutzat eman dira Uribe Kostako Saneamenduko Plan Integralean aurreikusitako azpiegitura lanak. Horrek jasotako hondakin-urak Galindoko (Sestao) araztegian tratatuko dira. Udondo-Erandio etengailuak 12.512 herritarrei eta industriako 2.757 lanposturi emango dio zerbitzua. Gainera, Udondo, Ibaizabal eta Asua ibaietako 58 isurketa-gune desagerraraziko ditu.
  Jendartea 2005-03-14 13:10

Gizonezkoa atxilotu dute Erandion kontzesionario bateko autoetan lapurtzen saiatzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Indarrez lapurtzen saiatzea leporatuta, JA.J.J. Erandioko 33 urteko bizilaguna atxilotu zuen larunbat gauean Ertzaintzak. Altzaga auzoko kontzesionario batera sartu zen gizona, polizia iturrien arabera, bertan zeuden automobilen barruan osteko. Gertaerak 23:20ak aldera izan ziren. Dei batek ohartarazita, aipatu enpresara abiatu ziren ertzainak. Bertara heldu zirenerako kontzesionarioko zinpeko zaindariak atzemanda zuen dagoeneko ustezko lapurra, Sartzeko modu bakarra enpresa inguratzen duen hesia igotzea zela egiaztatu ostean, JA.J.J. atxilotzea erabaki zuten.
  Iritzia 2005-03-14 11:12

Amerikako indiarrak Euskal Herrira begira - Xabier Kintana / euskaltzaina

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Cristobal Colon hara heldu baino lehenago, hango jendeak 20 mila urte baino gehiago zeraman han bizitzen. Kontinente hori, beraz, haien asaba zaharrek aspaldian aurkitua zuten, eta ez handik azken orduan agerturiko europar inozo haiek. Kultura eta zibilizazio ez txikiak garatuak zituzten bai iparraldean eta bai hegoaldean aztekek, maiek eta inkek, ezagunenak aipatzearren, lehen espainolak hara heldu zirenerako.
  Kultura 2005-03-11 22:36

Mamut Reggae jardunaldiak ospatuko ditu bihar Lutxanako etxe okupatuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Lutxana metro geltoki ondoan kokatuta dagoen Lutxana etxeak antolatuta Batiscafo, Burning Sounds, Bita eta Bomb Bass Hi-Fi musika reggae taldeek kontzertua eskainiko dute larunbatean 21:00etatik aurrera. Sarrera doakoa izango da.
  Jendartea 2005-03-11 22:03

Udondo-Erandio hodi-biltzaileak 12.500 biztanleen ur zikinak hartuko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaur goizean inauguratu dute Leioako Udondo eta Erandioko Asua auzoetatik doan 3.400 metro luzeko Udondo-Erandio hodi-biltzailea. Ibaizabal itsasadarra eta Udondo eta Asua erreketara ur-zikinak botatzen diren 58 toki ezabatuko dituzte horrela. Izan ere, Erandioko inguru horretako uren kalitatea hobetu nahi du Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoak, Itsasadar Eskuinaldean garatuko duen saneamendu azken egitasmoari esker. Guztira, 12.500 biztanle ingururi emango dio zerbitzua.
  Jendartea 2005-03-11 21:42

Eskola-porrota arintzeko hezkuntza egitasmoa abian jarriko dute Astrabuduan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bizkaian aitzindaria den gizarte eta hezkuntzan esku-hartzeko egitasmoa finantzatuko du Erandioko Udalak, ikasleen eskola-porrota ekiditeko. Bereziki lehen hezkuntzako azken bi ikasturteetako eta bigarren hezkuntzako lehen bietako neska-mutilei begira prestatu dute egitasmoa eta hezkuntza ziklo horiek ematen dituzten Astrabuduako Inazio Aldekoa ikastetxea osatzen duten bi zentroek parte hartuko dute horretan. Deustuko Unibertsitateko Pedagogia Sailak koordinatuko du Bultzatzen egitasmoa.
  Jendartea 2005-03-09 17:55

Erandioztarrak tartean, lau lagun atxilotu dituzte Mungian tona bat metalezko osagai lapurtzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Erandion eta Sestaon bizi diren 19 eta 20 urteko bi gizon eta 36 eta 43 urteko bi emakume atxilotu zituen atzo Mungian Ertzaintzak, bertoko industri-pabilioi batean lapurtzea leporatuta. Arratsaldeko lauak aldera jaso zuen deia polizia autonomikoak, aipatu udalerriko Zabalondo auzoko enpresa barruan hainbat lagun zeudela ohartaraziz. Minutu gutxira bertaratu zen patruila-autoko agenteek furgoneta bat geldiarazi zuten, lantegitik ihesean zioala. Ibilgailu barruan zortzi pertsona aurkitu zituzten ertzainek, horietatik bi adin txikikoak. Baita mila kilo metalezko osagai (hodiak, kuprezko bobinak, altzairu herdolezinezko xaflak...), antza, industri-pabiliotik ebatsitakoak. Ertzaintzaren arabera, 3.000 euroko balioa daukate gaiek.
  Ekonomia 2005-03-09 17:19

Erandioko laguna zauritu da Abanton beharrean ari zela erortzerakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Abantoko Excavaciones Viuda de Sáinz lantegian beharrean ari zela, bi metroko altueratik erori da goizean, 8:50ak aldera, 53 urteko S.R.G. erandioztarra, DYA eta Ertzaintzaren iturriek jakinarazi dutenez. Ezbeharraren ondorioz, Bilboko Intermutual de Euskadi ospitalera eraman behar izan dute gizona pronostiko erreserbatuko zauriekin.
  Ekonomia 2005-03-08 21:05

Bi langile zauritu dira Erandion su-itzalgailu bat lehertu zaienean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bi metro luzeera inguruko su-itzalgailua ibilgailu batean sartzen ari zirela, horrek eztanda egin eta zaurituak suertatu dira Erandioko lantegi bateko bi behargin. Horietako bat tokian bertan artatua izan da. Hala ere, horren ostean, biak eraman dituzte osasun zentroetara.
  Ekonomia 2005-03-08 13:50

Industrialde berria zabaldu dute Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Axpe industrialdean enpresa txikiak eta ertainak hartuko dituzten bost eraikin inauguratu zituen atzo Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren mendean dagoen Sprilur erakunde publikoak. Bizkaian abian jarriko diren egitasmoetatik garrantzitsuenetarikoen artean dago Erandiokoa. Izan ere, urbanizazio eta industria lanei dagokienez, degradatua zegoen 93.000 metro koadroko ingurunea suspertuko delako eta, bide batez, Metalquimica fabrika bota ostean geratutako lur kutsatuak garbituko direlako. Guztira, 50 enpresa eta 373 behargin bilduko dira bertan.
  Jendartea 2005-03-07 20:31

Erandio parean kontrola galdu eta farola baten aurka jo zuen atzo auto batek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Atzo arratsaldeko lehenengo orduan Itsasadar Eskuinaldeko hainbat udalerritan eroritako txingor-zaparrada gogorrak eragin latzak izan zituen Abantzadatik zihoazen autoentzat. Hainbat gidarik euren kotxeen kontrola galdu eta errepidetik kanpo geratu ziren. Hala ere, Erandio parean, Bilborako bidean zihoan 'Rover' markako automobilaren jabeak jasan zituen kalterik handienak. Arratsaldeko lauak baino apurtxo bat beranduago, farola baten kontra jo zuen eta ia bitan zatitua gelditu zen ibilgailua. Barruan zegoen 30 urteko gaztea atera ezinik geratu zen burdinen artean harrapatuta. I.B.M. Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuten osasun zerbitzuek, Artatzako suhiltzaileek burdin-pilatik atera ostean.
  Kultura 2005-03-04 23:01

Jendetzak egin dio harrera Korrikari Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Erandioko Korrika Batzordeak eginiko deiari erantzunez, 200 pertsona baino gehiago batu dira Erandioko Udal Azokan arratsaldeko 19:30etik aurrera Korrikaren 14. edizioaren berri izateko. Fito Ramirez Escuderoren margoen artean, Aizkoa Olabarrieta ipuin kontalaria (argazkian, oholtzaren gainean), AEKk prestatutako bideo-aurkezpena, korrika dantza, bertsoak eta, zelan ez, ardoaz lagundutako mokaduren bat, eduki dituzte aurrez aurre erandioztarrek entzun, ikusi, dastatu eta parte hartzeko. Ez dira gutxi izan, gainera, aurreko edizioetako petoak ekarri dituztenak ezta petoen faltan Korrikako materiala bertan erosi dutenak. Korrika Batzordeak gogoratu duenez, asko dira hurrengo egunetarako prestatu dituzten ekitaldiak, tartean Korrika kantaldia, Korrika afaria eta Korrika eguna.
  Kultura 2005-03-04 18:02

Arratsaldean aurkeztuko dute Korrika Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Erandioko Korrika Batzordeak antolatuta, triki-jira baten bidez herria girotu eta alaitu ostean, Erandioko Udal Azokan izango da 14. Korrikaren aurkezpena. Bertan, "aurtengo edizioari buruzko informazioa, bideo-aurkezpena, ipuin kontalaria, korrika dantza, bertsoak, askaritxoa ardo goxoaz... euskal giro ederra" egongo dela agindu du antolakuntzak. Horren truke, eskaera xume bat egin die herritarrei: "ahal izanez gero, beste urteetako Korrika petoak jarrita eroango doguz, jaia apur bat janzteko". Hitzorduak bi dira: 18:45ean, metro geltokian, triki-jiran abiatzeko, eta 19:30ean, Erandioko Udal Azokan, aurkezpen ekitaldia osorik gozatzeko.
  Jendartea 2005-03-04 14:31

Abiadura kontrolak areagotu dituzte Erandio eta Sondika artean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Auto-istripuak ekiditzeko asmoz, zaintza lanak eta abiadura kontrolak areagotu ditu aste honetan Ertzaintzak, Txorierriko Korridoreko lanak egiten ari diren Erandio eta Sondika arteko zatian. Norabide bietan dira obrak eta, ondorioz, bide bakoitzaren zabalera txikiagotu eta 120 kilometro orduko abiadura muga 70ra murriztu dute. Herrizaingo Sailaren iturrien arabera, "abiadura eta gidatzeko modua ez dute errepidearen baldintza berrietara moldatzen autoan doazenetatik gehienek. Hortaz, istripua izateko arriskua handiagotu egiten da". Horregatik egin dituzte aldaketak 5 kilometroko zatian, gidariak ohartarazteko beharrezko seinaleak jarriz.
  Ekonomia 2005-03-04 13:16

Lanak enpresaren irregulartasunen aurrean "ezikusiarena" egitea egotzi dio Udalari Erandioko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Hirigintza arloan, Erandioko Udalak mantentzen ari den "pasibotasuna" salatu du udalerri horretako talde popularrak, "irregulartasun baten aurrean, horren erantzuleari zigorrik jarri ez diotelako udal arduradunek, euren betebeharra izanik". Hain zuzen ere, eraikinak berriztatzen jarduten duen Lanak enpresari buruz ari da Javier Ruiz Erandioko PPko bozeramaileak (argazkian). Zinegotziak adierazitakoaren arabera, "lizentziarik gabe" ari da beharrean Lanak. "Horretaz gain, enpresaren inguruetan bota ohi dituzte obretatik batutako hondakinak, horretarako inolako baimenik eduki gabe". Euren salakera "hainbatetan" plazaratu arren, kasurik ez dietela egiten diote popularrek.
  Politika 2005-03-04 12:49

Sei gazte aske geratu dira, baina Aiboa Casares ez dago horien artean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Fiskalak espetxealdia 126 egunez luzatzeko eskaria atzera bota du Espainiako Auzitegi Nazionalak eta, ondorioz, aske utzi dituzte 18/01 Jarraia-Haika-Segi auzian epaituak izaten ari diren Igor Ortega, Olatz Dañobeitia, Olatz Carro, Ugaitz Elizaran, Garazi Biteri eta Garikoitz Etxeberria. Behin behineko espetxealdi epea agortuta daukate dagoeneko. Izan ere, igandean, martxoaren 6an, beteko dira lau urte atxilotu eta espetxean sartu zituztenetik. Egiten ari zaien epaiketa aretoko aulkietan jarraitu ahal izango dute, presoentzat prestatuta dagoen kaiolaren barruan egon beharrean. Aiboa Casares astrabuduarrak (argazkian), berriz, "arrain-ontzian" ez ezik, kartzelan ere jarraitu beharko du oraindik.
  Jendartea 2005-03-03 12:27

Mahainguruan eta dantza artean ospatuko dute martxoaren 8a Erandioko emakumeek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Egunotan egingo dituzten XV. Kultur Topaketen harira eta aipatu jardunaldiak Emakumeen Nazioarteko Egunarekin lotuz, martxoaren 8an ez ezik, aurreko eta ondorengo egunetan ere, hainbat ekitaldi antolatu ditu Erandioko Emakumeen Elkarte Sozio-Kulturalak. Besteak beste, Urteko Batzar Nagusia egingo dute astelehenean, 19:00etatik aurrera, Bekoa ikastetxean. Hurrengo egunean, aipatu eguna ospatzeko, bazkaria eta dantzaldia prestatu dute Artxandako El Leon jatetxean. Autobusak Erandioko metro geltoki ondoan hartuko ditu emakumeak, 14:00etan, bertara joateko.

Nabarmenak

Zorion agurrak