api 25, 12:02 Sopela
Sopelako Iberre eta Zipiriñeko Ikasleen Guraso Elkarteak emozioz beteta jakinarazi du hezkuntza komunitateak proposatutako proiektua burutzea erabaki duela Hezkuntza Sailak. Hala, Sopelako Haur Hezkuntza Loroñon egongo da, Lehen Hezkuntza Zipiriñen eta DBH eta batxilergoa Iberren, eraikina handitu ondoren. Horren ondorioz, adierazi dute bertan behera utziko dituztela aurreikusitako aldarrikapen eta manifestazio guztiak, daborduko nahi zuten akordio lortu baitute.
api 22 Sopela
Pasa den barikuan, apirilaren 19an, manifestazioa deitu zuen Iberre eta Zipiriñeko Ikasleen Guraso Elkarteak eskola berria eraikitzearen alde. Hala, 250 lagunetik gora elkartu ziren kalitatezko hezkuntza baten alde borrokatzeko, eta antolatzaileen esanetan, "arrakasta" izan zen. Sei manifestazioko ziklo baten lehenengoa izan da barikukoa, eta maiatzaren 31ean mobilizazio handia egingo dute.