Hezkuntza 2003-12-30 22:25

Legebiltzarrak atzera bota du Unibertsitaterako lege proiektua

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri SAk, PPk eta PSEk aurka bozkatu dute; hala ere, hirukoak ekimena lege proposamen bezala bideratzeko eskaera aurkeztu du porrot egin eta berehala, "2004. urtean bertan legea izan dadin"

Ezustekorik ez zen izan eta Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurak atzera bota zuen atzo Unibertsitaterako lege proiektua. Izan ere, Sozialista Abertzaleek (SA), PPk eta PSE-EEk legearen testuaren nahiz EAJ, EA eta IU-EBren zuzenketen aurka bozkatu zuten; alabaina, porrota gertatu eta minutu gutxi batzuk igarota, hirukoak Eusko Legebiltzarrean bertan ekimena aurkeztu zuen lege proiektua lege proposamen moduan bideratzeko. Lege proposamenak testu osoa izango luke, hots, oposizioko hiru taldeen zuzenketak barne. Hirukoaren ustea da era horretara onartu ahal izango duela legea, SAren laguntzarekin, eta PPren zein PSE-EErena ere baduela argudiatuz.

Jarraitu
  Hezkuntza 2003-12-18 21:11

Presoek EHUn ikasteko duten eskubidearen aldeko konzentrazioak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euskal presoek EHUn ikasteko duten eskubidea aldarrikatzeko kontzentrazioak deituko dituzte hileko azken asteazkenetan EHUko campus guztietan. Dagoeneko EHUko 200 inguru irakasle eta langilek sinatu dute eskubide honen aldeko agiria.

Jarraitu
  Hezkuntza 2003-12-18 21:03

Sindikatuak "harrituta eta haserre"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri LAB, ELA eta EILASek gogorarazi dute Unibertsitatearen lege egitasmoaren atzean eragile askoren lana dagoela.

LAB, ELA eta EILAS sindikatuek, herenegun Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza eta Kultura Batzordean Unibertsitate Legearen inguruan gertatutakoaren inguruan, "harridura" eta "haserrea" agertu dute. Haien ustez, "hainbat hilabetetako lana ezin da pikutara bidali, beto politikari aukera emateagatik". PPren jarrera "harrigarritzat" jo zuten, "ez baita konformatzen LOU ezartzearekin". "Hemen behar den legea garatzen ez den bitartean", LOUrekiko menpekotasunak oso ondorio larriak ekar ditzakeela uste dute.

Jarraitu
  Hezkuntza 2003-12-17 22:50

Unibertsitate Legea kinka larrian geratu da batzordean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri SAren zuzenketak atzera bota zituzten EAJk eta EB-IUk, eta, ondorioz, legearen aurka bozkatu zuen ezker abertzaleak.

Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza eta Kultura Batzordeak atzera bota zuen atzo euskal Unibertsitate Lege egitasmoa. EAJk eta EB-IUk aurrez SA taldearekin adostutako zuzenketen kontra bozkatzea erabaki zuten, eta Hirukoaren ekarpenak bakarrik onartu zituzten. EAk, berriz, SA taldearenak ere babestu zituen. Ondorioz, SAk Hirukoaren testuari babesik ez ematea erabaki zuen, PP eta PSErekin batera.

Jarraitu
  Hezkuntza 2003-12-16 22:46

EAEko Unibertsitate Legearen irizpena atzera bota dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri EAJk eta EB-IUk SAren zuzenketen kontra bozkatu dute

Auzi hori dela eta, liskarra sortu da berriro Hiruko Gobernuaren barruan, EA ekarpen horiek babesteko prest agertu baita

Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza eta Kultura Batzordeak atzera bota du Euskal Unibertsitate Sistemaren Lege egitasmoaren irizpena, EAJko eta EB-IUko ordezkariek ponentzian SA Sozialista Abertzaleak taldearekin adostutako zuzenketen kontra bozkatzea erabaki baitute. EAk, aldiz, ekarpen horietako batzuren alde bozkatu du, "koherentziagatik", eta beste batzuetan abstenitu egin da. Hiruko Gobernuaren baitako konponezina berriro agerian geratu da.

Jarraitu
  Hezkuntza 2003-12-12 22:12

Unibertsitate Legea kolokan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Unibertsitate Lege berriaren inguruko eztabaida atzeratu egin da EAJ alderdiak eskatuta. PPk eta PSE-EEk beren zuzenketak erretiratu egingo zituztela iragarri ostean, EAJk ez zuen aurrera jarraitu nahi izan Sozialista Abertzaleak taldearen babesarekin bakarrik ez jarraitzearren. Xabier Ormaetxea EAJko legebiltzarkidearen esanetan, EHUko interesen aurretik beste interes batzuei lehentasuna ematen dien jendea dago batzordean eta horrek "arazo larriak" sortu ditu.
  Hezkuntza 2003-11-11 04:59

Monterok Mediaberri euskal kazeta elektronikoa zentsuratu egin du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Manu Montero EHUko errektoreak Mediaberri komunikabidea ixtea agindu du, irakasle kaleratuen berri emateagatik –hori bai "tolerantzia"–. Dena den, Monterok Mediaberrik EHUn zuen azpidomeinua baino ezin izan du kendu, komunikabide hau aspaldi hedatu baitzen bere domeinu propiora. Ez da lehen aldia errektoreek zentsura erabiltzen dutela: orain dela lau urte, Pello Salaburuk "7 baietz!" aldizkariari diru laguntza kendu zion Protecsa segurtasun enpresari buruz erreportaje bat plazaratzeagatik. Orain bezala, zentsurak ez zuen bere asmoa lortu. UKBERRIren erredakzioaren partez gure elkartasuna eta laguntza eskeintzen dizkiegu Mediaberriko lagunei. Hona hemen unibertsitateko komunikabideak gako honi buruzkoa bidalitakoa:
  Hezkuntza 2003-11-07 23:15

Unibertsitateko bekadunen egoera hobetzeko plana martxan jarriko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Anjeles Iztueta Hezkuntza sailburuak aurretatu duenez, unibertsitateko ikerketa alorrarekin zerikusia duten bekadunen egoera hobetzeko plan bat jarriko dute abian datorren urtean. Iztuetak bekadunen egoerari buruzko diagnosi bat aurkeztu du Gasteizko Legebiltzarrean. Txosten horren arabera, EAEn 1.051 bekadun daude, horietako 979 EHUn, 50 Deustun eta 22 Mondragon Unibertsitatean, eta hilean 110.000 eta 160.000 pezeta arteko diru-saria jasotzen dute, Gizarte Segurantza kotizatu gabe.