Euskal Herriko gune autogestionatuen arteko saretzea aldarrikatu dute Itzubaltzetan

Getxo

Askotariko gune autogestionatuen aldeko mobilizazioa egin zuten atzo, eguenean, ehunaka lagunek Itzubaltzeta/Romon. Bertan izan ziren Euskal Herriko hainbat proiektutako kideak, Itzubaltzeta III gaztetxeko kideakaz batera, besteak beste. Manifestazioaren akabuan aldarrikatu zutenez, "ezinbestekoa" da gune autogestionatuen arteko saretzea, hala nola autodefentsa praktikan jartzeko, logistikoki elkar laguntzeko zein elkar ezagutzeko.

COVID-19ak kutsatutakoen kopuruak etengabe egin du gora azken egunetan
Koronabirusa Uribe Kostan

Uribe Kosta

Atzo, eguenean, COVID-19agaz kutsatutako 428 kasu atzeman zituzten EAE osoan 5.929 PCR proba egin ondoren, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera. Horietatik denetatik, 40 kasu positibo Uribe Kostakoak dira: 8 Erandion, 17 Getxon, 1 Gorlizen, 10 Leioan, 3 Sopelan eta 1 Urdulizen. Hala, denera, konfinamendua arintzeko faseei ekin genienetik koronabirusagaz kutsatutako 269 uribekostar identifikatu dituzte, gaur egunera arte. Gehienak joan den uztailaren 11tik aurrera jazo dira. Nekane Murga sailburuak atzo adierazi zuen "bigarren olatua" izan daitekeela azken egunotan bizitzen ari garen positiboen gorakada.

Jaiak eta kultur eskaintza normaltasun berrian
Eutsi tarteari

Uribe Kosta

Hizkuntzaren zalantzategia

AEMET-ek emandako informazioa

Dermitek

Dermitek Uribitarte Ibilbidea, 11-12, Bilbo
48001 Uribe Kosta
Tel.: 944 01 01 10 / 667405959
https://www.dermitek.com