Jendartea  Erandio 2019-01-03 13:42

Elkarretaratzeak egingo dituzte, abenduaren 31n Lutxanan izandako eraso sexista gaitzesteko

Elkarretaratzeak egingo dituzte, abenduaren 31n Lutxanan izandako eraso sexista gaitzesteko

Erandioko Udalak elkarretaratzera deitu du gaur, urtarrilak 3, herriko emakume batek abenduaren 31n Lutxanan jasandako erasoari gaitzespena adierazteko. Udal-talde denek babestu dute deialdia.

  Kultura  Erandio 2018-12-19 15:54

Erandioko txikienek ume-parkeez eta antzerkiaz gozatuko dute Gabonetan

Erandioko txikienek ume-parkeez eta antzerkiaz gozatuko dute Gabonetan

Zapatu honetatik aurrera, Txikien Txanda kultur programak jolas-jarduera piloa proposatuko die txikienei, Erandiogoikoan, Altzagan eta Astrabuduan umeentzat egingo diren parkeetan. Gainera, programa osatzeko, antzerki-ikuskizunak eskainiko dira, hainbat proposamen eta formatugaz, publiko denen entretenimendu eta gozamenerako.

  Kultura  Erandio 2018-12-14 08:30

Esther Zorrozuak berbaldia emango du Erandioko irakurle-klubean

Esther Zorrozuak berbaldia emango du Erandioko irakurle-klubean

Datorren eguaztenean, abenduaren 19an, Erandioko irakurle-kluba bisitatuko du Esther Zorrozua idazle berangoztarrak. "Vida secreta del ornitorrinco" bere azken liburuaren gainean berba egingo du. Hitzordua 19:00etan izango da, Altzagako liburutegian.

  Ingurumena  Erandio 2018-12-13 21:18

Beira gehiago birzikla dadin kontzientziazio-saioak egingo ditu Erandioko Udalak

Beira gehiago birzikla dadin kontzientziazio-saioak egingo ditu Erandioko Udalak

Beirazko ontzi-hondakinen gaineko kontzientziazio-saio bana egingo dute Astrabuduan eta Altzagan, datozen egunotan, "Pedalei eragiten birziklatzearen alde" goiburupean; asmoa beiraren gaikako bilketa hobetzea da.

  Jendartea  Erandio 2018-12-13 18:07

Jostailuak batzen dabiltza Erandion, Gabonetan ume denek jolas dezaten

Jostailuak batzen dabiltza Erandion, Gabonetan ume denek jolas dezaten

Ganemos Erandio plataformak "Hemen denok jolastuko dugu" kanpaina abiatu du, Erandioko elkarteentzako jostailuak batu eta "Gabonetan, neska-mutil bat ere gera ez dadin jostailu barik". Iaz egin zuten lehenengo aldiz eta lortutako arrakasta dela eta, aurten ere egingo dute.

  Ekonomia  Erandio 2018-12-06 09:50

Loramendiko grebalariek akordioa lortu dute

Loramendiko grebalariek akordioa lortu dute

Erandioko Loramendi zahar-egoitzako langileak akordio batera heldu ziren atzo Sanitas taldeagaz. Itun berriak grebalarien urteetako aldarrikapen nagusiak jaso ditu. Hala, greba bertan behera utzi zuten beharginek.

  Hezkuntza  Erandio  Getxo  Leioa  Plentzia  Sopela  Uribe Kosta 2018-12-05 10:03

Herri Eskolak egingo dituzte bihar eskualdeko hainbat ikastetxetan

Herri Eskolak egingo dituzte bihar eskualdeko hainbat ikastetxetan

"Espainiar Konstituzioaren Egunean ezer ospatzerik" ez dutela aldarrikatzeko, Herri Eskolak antolatu ditu Ikasleok Zorrotz antolakundeak biharko, abenduaren 6rako. Hala, goiz osoko egitarauak antolatu dituzte Algortako, Erandioko, Leioako, Plentziako eta Sopelako ikasleek euren herrietan.

  Politika  Erandio 2018-12-04 17:55

"Fokua pertsonengan" ipini gura du Jorge González Erandioko alkategai sozialistak

"Fokua pertsonengan" ipini gura du Jorge González Erandioko alkategai sozialistak

Erandioko PSE-EEk Jorge González alkategaia aurkeztu du gaur Astrabuduan. Gonzálezek abertzaleen eta "populisten" aurka egin du, defendatzeko PSE-EE dela "auzokide denen alde" behar egiten duen "alderdi bakarra". Enplegua sortzearen aldeko politikak iragarri ditu Gonzalezek, besteak beste.

  Kultura  Erandio 2018-11-29 17:46

Gabonetako sukaldaritza-ikastaroa antolatu dute Erandioko berbalagunek

Gabonetako sukaldaritza-ikastaroa antolatu dute Erandioko berbalagunek

Gabonetako "jaki ezin hobeak" prestatzen ikasteko aukera emango du Erandioko Berbalagun egitasmoak.  Datozen eguazten bietan, abenduaren 5ean eta 12an. Izen-ematea zabalik dago.

  Euskara  Erandio 2018-11-29 09:24

Erandioko Udalak seigarrenez egingo du Berbodromoa euskararen eguna ospatzeko

Erandioko Udalak seigarrenez egingo du Berbodromoa euskararen eguna ospatzeko

Datorren astelehenean, abenduaren 3an, Erandioko Udalak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko du Berbodromoa antolatzen, aurreko bost urteotan egin legez. Hala, bat egingo du Euskaraldiaren amaieragaz.

  Politika  Erandio 2018-11-26 12:19

Iñaki Agirre: "Ez gatoz ezer agintzera: lana eta konpromisoa dira eskaintzen duguna"

Iñaki Agirre: "Ez gatoz ezer agintzera: lana eta konpromisoa dira eskaintzen duguna"

Joan den zapatuan, Erandioko EH Bilduk jendaurrean aurkeztu zuen Iñaki Agirre Isasi alkategaia. Hautagaiak talde-lana goraipatu eta zuen, "eduki bako aginduak" baztertzeaz batera.

  Kultura 2018-11-26 10:53

Urte bukaerako bertso-jirak!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE

Urte bukaerako bertso-jirak!

Urteari amaiera borobila emateko bertso jirak antolatu ditugu: Abenduaren 2an Sopelan Aitor Mendiluze eta Julio Soto izango dira Oxabiren lagunekin batera eta 28an Erandion Andoni Egaña eta Imanol Uria Kulunkan taldearekin. Info+: http://albe.eus/berriak/858-urte-bukaerako-bertso-jirak-2

  Jendartea  Erandio 2018-11-25 14:52

Talo-solasaldia! Sexualitatea, feminismoa eta identitatea

Erandioko Gautxori elkartean bildu ginen azaroaren 22an, ariketa berezia egitea helburu: sexualitateaz eta feminismoaz jardutea taloa prestatzen eta jaten genuen bitartean. Gonbidatu bereziak Bea Sever eta Saioa Hernandez sexologoak izan ziren. Gure kameraren aurrean berba egin zuten solasaldia amaitu ostean.  

  Kirolak  Erandio 2018-11-24 08:30

Estropada batez aldarrikatuko dute emakumezkoen kirola, Erandion

Estropada batez aldarrikatuko dute emakumezkoen kirola, Erandion

Gaur, azaroaren 24an, Martxoaren 8ak emakumezkoen estropada egingo dute Ibaizabalen. Erandioko Lutxana Arraun Elkarteak antolatuta, 16:08an hasiko da lau traineruren arteko lehia, Bilboko Olabeaga auzoan, Altzagako moilan amaitzeko. Goizeko 10:00etatik gauera arte hamaika jarduera izango dira.

  Jendartea  Erandio 2018-11-19 12:11

HIRUKAren berbaldi irekiak: talo-solasaldia

HIRUKAren berbaldi irekiak: talo-solasaldia

Erandioko Txoko Feministaren laguntzari esker, saio berezia antolatu du HIRUKA Uribe Kostako komunikazio-taldeak, udagoieneko jardunaldi-sortaren barruan. Azaroaren 22an, eguenean, sexuari, feminismoari eta identitateari buruz berba egingo dute Saioa Hernandez psikologo eta sexologoak zein Bea Sever Chrysalis elkarteko kideak, parte-hartzaile denek taloak prestatzen dituzten bitartean.

  Jendartea  Erandio 2018-11-22 14:44

Bavariako Poliziak eta Ertzaintzak etxebizitzetako lapurretak aztertu dituzte batera, Erandion

Bavariako Poliziak eta Ertzaintzak etxebizitzetako lapurretak aztertu dituzte batera, Erandion

Bavariako Poliziako eta Ertzaintzako ordezkariak Erandion bildu ziren joan diren martitzen eta eguaztenean, elkartrukatzeko etxebizitzetako lapurretak ikertzean metatutako esperientziak eta jakintzak.

  Jendartea  Erandio 2018-11-21 12:14

Pertsona bat zauritu da Erandion bost autoren arteko talkan

Pertsona bat zauritu da Erandion bost autoren arteko talkan

Pertsona bat arin zauritu da gaur goizean Erandion izandako auto-istripuan. Ezbeharra 07:20an jazo da, BI-637 errepidean, Galdakaorako noranzkoan zihoazen bost autok talka egin dutenean.

  Euskara  Erandio 2018-11-20 13:01

Entzun hemen Erandioko Euskaraldiaren kantua!

Dena prest dago azaroaren 23an Euskaraldia hasteko, baita Erandion ere. Hemen entzun dezakezue zenbait erandioztarrek euskararen aldeko ekimena sustatzeko egindako kantua.

  Euskara  Erandio 2018-11-20 11:49

Erandioko Euskaraldian parte hartzeko txapak jaso daitezke daborduko

Erandioko Euskaraldian parte hartzeko txapak jaso daitezke daborduko

Etzidamu, barikuan, hasiko da Euskaraldia hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa kolektiboa. Rol-jolasean parte hartu gura dutenek ezinbesteko tresna beharko dute: identifikazio-txapa. Erandion daborduko hainbat lekutan jaso daitezke.

  Politika  Erandio 2018-11-19 12:59

Iñaki Agirre izango da Erandioko EH Bilduren alkategaia

Erandioko EH Bilduk Iñaki Agirre izango du zerrendaburu udal-hauteskundeetarako. Primarioetan hiru hautagai aurkeztu ziren, baina beste biak erretiratu dira, Agirreren alde egiten. Zapatuan aurkeztuko dute Agirre ofizialki.

Nabarmenak

Zorion agurrak