ira 19, 15:39 Uribe Kosta
Uribe Kostako udalerrietan enplegua sustatzeko 27 peoi kontratatuko dituzte bost hilabetez, obra publikoak egiteko. Uribe Kostako Mankomunitateko kide diren udalerrietako biztanleei zuzendutako aukerak Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa dauka eta Lanbide eta Behargintzaren bitartez egingo da.
ira 19, 09:37 Gorliz
Irailaren 14an eta 15ean aste-akabu berezia igaro zuten Gorlizko Aratz Dantza Taldeko kideek: Eivissako (Balear Uharteak) Mare Nostrum Folklore jaialdian parte hartzeko aukera izan zuten, euskal kultura beste lurralde batzuetan zabaltzeko parada aprobetxatuz. Izan ere, aurtengo Gorlizko Folklore egunean, ekainaren 23an, Eivissako Sant Josep de Sa Talaiako dantza taldea izan zuten gonbidatu berezia, eta, joan den aste-akabuagaz, bisita bueltatu diete dantzari gorliztarrek. Haien esanetan, "elkarbizitzarako eta kultura trukerako asteburua izan zen hura".