Hezkuntza 2004-03-04 20:00

Bozkatzeko mahaiak jarriko dituzte ospitaletan Doñatek eskatuta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri EHUko Hauteskunde Batzordeak kasu egin dio Francisco Doñate errektoregaiak eginiko eskaerari, eta bozkatzeko mahai propioak jarriko ditu Gurutzeta, Basurtu eta Txagorritxuko ospitaletako irakaskuntza-unitateetan.
  Hezkuntza 2004-03-04 20:00

Kudeaketa "eraginkorra" egingo duela agindu du Muniozgurenek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri EHUko langileen baldintzak hobetuko dituela esan du Doñatek, eta autonomia aldarrikatu du

Hauteskundeak inpugnatu ditzake Doñatek

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektorea aukeratzeko hauteskunde kanpaina gaur hasiko da. Datorren martxoaren 24an egingo dira, eta, apurka-apurka, euren mezua zabaltzen ari dira zazpi errektoregaiak. Orain arte, Klaustroak 300 lagun inguru aukeratzen zuen errektorea, baina, aurten lehen aldiz, sufragio unibertsal ponderatua hauteskunde sistema erabiliko dute. Hala, 59.000 lagun baino gehiagok izango dute bozkatzeko aukera. Javier Muniozguren errektoregaiak eta Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendariak atzo esan zuenez, horrek aldaketak eragingo ditu hautagaien jarreran, boto eskubidea duten guztiengana heltzeko agenda zabala prestatu behar izan duelako.

Gehiago irakurri
  Hezkuntza 2004-03-04 19:59

EHUn euskararen presentzia areagotzea erabakigarria dela uste du Antigüedadek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Iñaki Antigüedad EHUko Hidrogeologiako katedradun eta errektoregaiak uste du erabakigarria dela unibertsitatean euskararen presentzia areagotzea. Aldi berean, euskal sarea eta EHUko barne-antolakuntza bere programaren ezaugarri nagusiak direla nabarmendu du. Horrela adierazi zuen atzo Radio Euskadin eskainiko elkarrizketan.
  Hezkuntza 2004-03-01 22:01

Eguraldia dela eta, eskolak suspenditu dituzte hainbat fakultatek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Asteburuko ekaitzak eragin dituen arazoak direla eta, ateak iztea erabaki dute gaur EHUko Leioako campuseko Zientzia eta Teknologia Fakultateak eta Ostalaritza Eskolak. Horren ostean, Gizarte eta Komunikazio Zientziak, Erizaintza eta Lan Harremanetako fakultateek ere eskolak suspenditzea erabaki dute, gehienbat, errepideetatik joateko elurteak sortu dituen trabak direla eta.
  Hezkuntza 2004-02-28 21:23

Zazpi hautagai EHUko errektore izateko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri EHUko errektore izateko hautagaien zerrendan izena emateko epea 13:00etan amaitu zen atzo. Honela, ondorengo errektorea izateko hauteskundetara, zazpi hautagai aurkeztu dira unibertsitateko Erregistro Orokorrean. Errektorea aukeratzeko sistema berriari helduz, martxoaren 24an izango da lehengo itzulia, eta apirilaren 1ean bigarrena.
  Hezkuntza 2004-02-27 10:34

Unibertsitate Legeak euskal presoei «pribilegioa» ematen diela dio Acebesek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Arau berriaren aurkako helegitea gaur bertan onar dezake espainiar Gobernuak

Asteazkenean Lakuako hirukoak Unibertsitate Legea onartu zuen, Sozialista Abertzaleak talde parlamentarioa abstenituta. Atzo, Gobernu espainolak arauaren kontra helegitea aurkeztuko duela iragarri zuen Angel Acebes ministroak. Euskal preso politikoek unibertsitateetan «inolako pribilegiorik» izan ez dezaten «eskura duten guztia» egingo dutela esan zuen. Nahiz eta legeak «zehatz mehatz» zer dioen jakin ez, Auzitegi Konstituzionalera jotzearen alde egin zuen.

Gehiago irakurri
  Hezkuntza 2004-02-26 23:02

Legebiltzarrak Unibertsitate Legea egea onartu du, SAren abstentzioari esker

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euskal unibertsitate sistema Europara egokituko duela esan du Iztueta Hezkuntza sailburuak

EAEko Unibertsitate Legea aurrera atera zuen atzo Eusko Legebiltzarrak, Eusko Jaurlaritza osatzen duten EAJ, EA eta EB-IUren aldeko botoekin, eta Sozialista Abertzaleak taldearen abstentzioari esker. PPk eta PSE-EEk aldiz, aurka bozkatu zuten.

Gehiago irakurri
  Hezkuntza 2004-02-26 22:53

Errektore izateko hautagaitzak aurkezteko epea bihar bukatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri EHUko errektorea aukeratzeko hauteskundeetara, hautagaitzak aurkezteko epea bihar bukatuko da, arratsaldeko 13,00etan. Hautagaiek, izena, hauteskunde-programa eta gobernu taldearen egitura aurkeztu behar dute, gutxienez Klaustroko kideen ehuneko hamarrak sinaturiko bermeaz gain.
  Hezkuntza 2004-02-17 20:05

Azterketa emaitzak telefono mugikor bidez hartzeko sistema egiten ari dira jada

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri EHUko ikasleei, azterketan emaitzak telefono mugikorraren bidez bidaltzeko sistema garatzen ari da Sanort izeneko Leioako enpresa txiki batek. Hasiera batetan, Euskaltel eta Amenarekin ez du funtzionatuko zerbitzuak, eta mezu bakoitzeko 20 zentimo ordaindu beharko dute erabiltzaileek. Beraz, unibertsitateak ez du ezertxo ere ordaindu beharko.
  Hezkuntza 2004-02-16 21:37

Unibertsitate Legearen diktamena onartu dute SAren abstentzioari esker

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri PP eta PSE-EEk "Batasunarekin akordioa egitea" leporatu dio Hirukoari; SAk, "gurekin hitz egindako eta negoziatutako atal asko" daudela azpimarratu du

Sozialista Abertzaleak taldeko parlamentarioak abstenitu egin dira gaur Unibertsitate Legearen diktamena aurrera atera ala ez egindako bozketan. Gasteizko Hirukoak aurkeztu du lege proposamena, eta PPk eta PSE-EEk haren aurka bozkatu dute. Diktamenak Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako lege proiektua du oinarri bezala, eta PP, PSE-EE eta SAren zuzenketak ere jasotzen ditu. Lege proposamena hil hon 25ean eramango dute plenora.

Gehiago irakurri
  Hezkuntza 2004-02-14 19:25

Errektore berria aukeratzeko 60.000 hautesle

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Manu Montero hautagai izango ez duten hauteskundeak Martxoaren 24ean izango dira. Lehen aldiz, Euskal Herriko Unibertsitateko parte diren estamentu guztiek dute botoa emateko eskubidea, proportzioak oso ezberdinak badira ere. Unibertsitate Lege berri polemikoaren arabera, "sufragio unibertsal ponderatuaz" hartuko da erabakia.

Gehiago irakurri
  Hezkuntza 2004-02-09 21:54

Titulazio berriekin batera, izena aldatu diote EHUko Zientzia Falkultateari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri EHUko Gobernu Batzordeak Zientzia Fakultatearen izendapenaren aldaketa onartu berri du, eta aurrerantzean, Zientzia eta Teknologia Fakultatea deituko da, unibertsitateko iturriek gaur jakinarazi duenez.

Zientzia Fakultatean tradizionalki ematen ziren bost titulazioei (Matematika, Biologia, Fisika, Geologia eta Kimika) teknologia alorreko edukin handiagoa duten beste lau gehitu zaizkie: Ingeniaritza Kimiko, Ingeniaritza Elektronikoa, Biokimika eta Ingurumen-Zientziak. Horrela, "antzinako izendapena zaharkituta" zegoenez, aldatu egin dute.
  Hezkuntza 2004-02-03 21:26

Martxoaren 24an erabakiko da Monteroren ordezkoa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gobernu Bilerak gaur onartu ditu errektore berria aukeratzeko hauteskundeen araudia eta egutegia. Horrela, hauteskundeak martxoaren 24an egingo dira, eta hautagaitzak aurkezteko epea otsailaren 27an bukatuko da.

Hauteskundeetara ez dela aurkeztuko jakinarazi zuen atzo Manuel Montero jarduneko EHUko errektoreak. Arrazoi pertsonalak, familia alorrekoak eta profesionalak argudiatu zituen, baina guztien gainetik arrazoi pertsonalak daudela argitu zuen. "Unibertsitatearen barruan kudeaketa ardurekin zazpi urte baino gehiago egin ditut, eta jada nekatuta ere banago", adierazi zuen. Izan ere, lau urte egin ditu Monterok errektore karguan, baina aurretik Gizarte eta Informazio Zientzien Fakultateko dekanoa izan zen. Legealdiko "lorpenak" aipatzeko orduan, EHUren barruan lortu den "egonkortasuna" eta unibertsitate autonomiaren defentsa aipatu zituen Monterok. Unibertsitateak "terrorismoaren kontra" erakutsitako jarrera ere azpimarratu zuen.
  Hezkuntza 2004-01-09 19:00

Azterketak prestatzeko ikasgelak zabalduko dituzte asteburuetan EHUn

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Unibertsitariek azterketetarako ikasi ahal izateko, larunbat honetatik aurrera, gelak zabalduko dituzte astebururo, EHUko Bizkaiko instalazioetan. Besteak beste, Leioako campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko aulategian eta Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako eraikin nagusiko beheko solairuan (Luis Briñas kaletik sartuta) jarriko dituzte ikasgelak. Urtarrilaren 10, 11, 17, 18, 24, 25 eta 31an, eta otsailaren 1ean egongo dira zabalik, 9:00etatik 19:30ak arte.
  Hezkuntza 2004-01-08 21:48

Gero eta gaztelera gutxiago espainiar unibertsitateetako ikasgeletan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ikasketak gaztelera hutsez burutzen dituzten ikasleen kopuruak %20ko portzentajetan kokatzen da estatuko zenbait zentrotan, Gironako Unibertsitatean kasu. Azken hamarkadan gora egin du katalunieraz, euskaraz eta, proportzio txikiagotan, galegoz zein balentzieraz ikasteko hautaketa.

Jarraitu