Munduko Sokatira Txapelketan parte hartu duten tiralariei harrera egin die Ahaldun Nagusiak

Erredakzioa ira 17, 09:20 Erandio

Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiak harrera egin zien atzo, astelehena, irailak 16, Mannheimen (Alemania) jokatu den Sokatirako Munduko Txapelketan parte hartu duten euskal tiralariei. Euskal espedizioak bederatzi domina lortu ditu sokatirako Munduko Txapelketan horretan; bost Gaztedi eta Goiherri klubek, eta lau Basque Country izenagaz parte hartu duen Euskal Selekzioak.

Umeen Bizikleta Festan parte hartzeko izen-emateak zabaldu dituzte

Ander Zarraga ira 13

Irailaren 22an, domekan, ehunka bizikletek hartuko dituzte eskualdeko errepideak Erandio, Leioa eta Berango artean. Bizikletaren festa erraldoi horretan, umeak eta beraien familiak izango dira eguneko protagonista nagusiak. Daborduko izen-emateak zabalik daude eta egitaraua eta ibilbidea kontsultatu daitezke www.ubfesta.org webgunean.

Ontziola plaza, Plentzia
Erandioko Obieta plazatik abiatuta, Berango Erandio Leioa