api 26, 15:19 Uribe Kosta
Gaur hasten dira, Leitzan (Nafarroa), Euskal Herriko Bollotopaketak: bollera subjektu politikoa erdigunean jartzea bilatzen duten jardunaldiek aste-akabu osoa iraungo dute, apirilaren 26tik 28ra. Uribe Kostako UKatu sexu-genero disidenteen asanbladatik ere deialdia egin dute 40 urte baino gehiago dituen topaketetara joateko; hala, euren hausnarketak partekatu dituzte egungo bollera subjektuaren identitateaz, baita sexu-genero identitateen beharrez ere.
api 26, 11:16 Erandio
Mende erdi igaro da LAB sindikatua sortu zenetik eta, 50. urtemuga hori ospatzeko, hainbat ekitaldi egiten ari dira egunotan eskualdean. Ildo horretan, hurrengo hitzordua bihar, zapatuan, izango da, Erandion egingo duten mobilizazioagaz. 12:00etan abiatuko da manifestazioa, Altzagako metrotik, eta, ondoren, ekitaldia egingo dute.