Urdulizko Eskubaloi Taldeko neskak omendu dituzte martxoaren 8an

Ander Zarraga mar 09 Urduliz

Urdulizen egun berezia da martxoaren 8an, eta, aurten, herrian hain ospetsua den eskubaloi taldeari egin diote omenaldia. Hain zuzen ere, beraiek margotu zuten Inola emakumeen etxean dagoen bankua, eta beraiek jarri dute aurtengo Berdintasunerako Bidea proiektuko aurtengo baldosa.

Barandiarango ikasleek bidegorri seguru baten aldeko manifestazioa deitu dute

Ander Zarraga mar 03 Leioa

Leioako Barandiaran institutuko ikasleek manifestazioa egingo dute eguaztenean, martxoaren 4an, 07:40ean, institutura doan ibilbidean bidegorri bat eraiki dezatela eskatzeko. Antolatzaileek Boulevardeko pirulian jarri dute hitzordua, eta handik abiatuta parte-hartzaileek errepidetik gora egingo dute instituturaino, gaur egun bizikletaz joaten diren ikasle eta langileek bizi duten segurtasun faltaren "arriskua agerian uzteko".