Gazteok  Erandio 2017-03-23 18:10

Erandioko ikasleek 1.200 euro irabazi ahal dituzte, barikuan

Erandioko Euskara Zerbitzuak martxan ipinitako ErandioztarrOn Lehiaren lehenengo edizioa amaitzear dago. Daborduko, egin beharreko hiru probak egin dituzte udalerriko hainbat ikaslek, eta horietatik puntuazio gehien batu dituzten lau taldeak final handian lehiatuko dira. Norgehiagoka hori martxoaren 24an, barikuan, izango da Astrabuduko Josu Murueta kultur etxean. 

  Gazteok  Berango 2017-03-22 12:10

Aste Santuko oporretarako hainbat aisialdi-gune antolatu du Berangoko Udalak

Ohi legez, Berangoko Udalak neska-mutilentzako aisialdi-guneak antolatu ditu Aste Santuko oporretarako, apirilaren 18tik 21era arte, hain zuzen ere. Horietan parte hartu gura dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute, martxoaren 23ra arte. Horretarako, Berangoetara edo Santa Anara jo beharko dute.

  Gazteok  Erandio 2017-03-09 12:00

Gazte-ikastaroak martxan ipini ditu Erandioko Gazte Zerbitzuak

Gazte-ikastaroak martxan ipini ditu Erandioko Gazte Zerbitzuak

Gazteentzako ia 50 ikastaro antolatu dituzte Erandioko Gazteria Sailak, Berdintasun Zerbitzuak eta Txorierriko Mankomunitateak; gehienak uda aldera egingo badira ere, egunotan 9 ikastaro eta tailerretan izena eman daiteke.

  Gazteok  Getxo 2017-03-06 12:08

Sagardotegira joateko irteera antolatu dute, martxoaren 25erako

Sagardotegira joateko irteera antolatu dute, martxoaren 25erako

Algortako Gazteak taldeak sagardotegira joateko irteera antolatu du, bigarrenez. Gazteak hilaren 25ean joango dira; Usurbilgo Aginaga sagardotegian bazkalduko dute, eta, ondoren, Hernanira hurreratuko dira, bertan eguna amaitzeko. Gogoratu dutenez, horretan parte hartu gura duenak aldez aurretik izena eman beharko du, martxoaren 16a baino lehen.

  Gazteok  Plentzia 2017-02-21 10:33

Hausnarketa kritikoa bultzatzeko taldea sortu dute

Hausnarketa kritikoa bultzatzeko taldea sortu dute

Ezbaian taldea aurkeztuko dute hilaren 23an Plentziako Danontzat gaztetxean. Hausnarketa kritikoa sustatzeko talde berria aurkezteaz gainera, migrazio politikoa izango dute berbabide saio horretan.

  Gazteok  Uribe Kosta 2017-02-13 15:53

Ernai gazte-antolakundea: "Birdefinizio prozesua militanteetatik harago eraman nahi dugu"

Iker Rincon Moreno

Ernai gazte-antolakundea: "Birdefinizio prozesua militanteetatik harago eraman nahi dugu"

Lau urte joan dira Ernai gazte-antolakundea sortu zenetik. Hala, gaur egunera arteko borroken errepasoa egin eta aurrera begirako erronkak zehazteko asmoz, II. Kongresua prestatzeko prozesua abiatu dute. Oihane Landazabal Bernabeu eta Asier Zamorano Arri Ernai gazte-antolakundeko kideakaz berba egin dugu horren nondik norako guztiak jakiteko.

Erabiltzailearen aurpegia ErnaiAlgorta

Inurritegia martxan!

  Gazteok

Inurritegia martxan!

Aupa gazteak! Ostiral honetan, otsailak 10, 18:30etan Abian Herriko Tabernan; Ponentziak gure babesa jasotzen duen ala ez erabaki behar dugu. Honetarako hiru aukera izango ditugu: baiezkoa ematea, ezezkoa ematea edo zuriz bozkatzea. Animo eta ostiralean ikusiko gara! Izan gazte, izan bihurri, izan inurri... Inurritegian! Jo ta ke!

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo

Gazteak, protagonistak

  Gazteok

Gazteak, protagonistak

Getxoko bide orrian leku berezia izan behar dute gazteek: haiek diseinaturiko dinamika bat antolatu behar da, non haiek subjektu, helburu eta protagonistak izango diren. Galdeketarako bidean, gazteek hitza eta erabakia dute. Bihar, otsailak 4, lehendabiziko pausoa egingo dugu Getxon. "Gugazteak" taldea sortzeko aurreneko urratsak. Gu prest gaude, eta zu? Gure esku dago, zure esku dago.

  Gazteok  Leioa 2017-01-30 10:13

Leioaztarrak izateaz "harro" daude bertoko gazteak

Partekatu proiektuaren bidez, gazte leioaztarren parte-hartzearen inguruko diagnostiko "informala" egin gura izan du Udalak. "Leioako komunitateagaz identifikatzen diren, egitekotan zelan egiten duten, eta herria zelan sentitzen duten" ziren helburu nagusiak, Joxe Belmonte Hezkuntza eta Partaidetza teknikariak azaldu duenez. Ikerketa-lan hori egiteko, Etorkintza fundazioagaz elkarlanean jardun dira agintari leioaztarrak; aipatutako elkartea arduratu da neska-mutilakaz harremanetan ipintzeko bide egokiak topatzeaz. Bestalde, Buffalo Produkzioak taldeko kideek grabazioak eta bideoen muntaketa egin dituzte.

  Gazteok  Uribe Kosta 2017-01-20 13:50

Inurritegia prozesua aurkezten ari dira, herriz herri

Inurritegia prozesua aurkezten ari dira, herriz herri

Joan den eguenean, hilaren 12an, Ernai gazte antolakundeak Inurritegia prozesuaren nondik norakoak aurkeztu zituen Algortan. Izan ere, antolakundea jaio eta lau urtera apirilean egingo duen bigarren kongresuari begirako bideari ekingo dio Ernaik egunotan, aurkezpenak eginez herriz herri. Hala, hurrengoak gaur bertan izango dira Itzubaltzeta/Romon, Leioan eta Erandion.

  Gazteok  Leioa 2017-01-20 12:35

Inurritegia prozesua aurkeztuko dute gaur, Leioan

Inurritegia prozesua aurkeztuko dute gaur, Leioan

Ernai gazte erakundeak Inurritegia prozesua abiatu zuen pasa den urrian, Gernikan, jaio eta lau urtera apirilean egingo duen bigarren kongresuari begira. Bide horretan, aurkezpenak egiten dabiltza herriz herri. Gaur, barikua, Leioako Kurkudi Herriko Tabernan egingo dute, 20:00etatik aurrera.

Erabiltzailearen aurpegia ErnaiAlgorta

Izan gazte, izan bihurri, izan inurri... Inurritegian!

  Gazteok

Izan gazte, izan bihurri, izan inurri... Inurritegian!

Ostiral honetan, urtarrilak 20, Ezker Abertzalearen eta Gazte Antolakundearen bilakaera azaltzeko saioa. 17:30etan Abian Herriko Tabernan.

Erabiltzailearen aurpegia ErnaiAlgorta

Garaipenaren belaunaldia gara!

  Gazteok

Garaipenaren belaunaldia gara!

Algortan inurritegia aurkezten! Oinak beti lokatzetan, Inurritegian ikusiko dugu elkar! Izan gazte, izan bihurri, izan inurri... inurritegian!

Erabiltzailearen aurpegia ErnaiAlgorta

Prekarietatea hiltzailea!

  Gazteok

Prekarietatea hiltzailea!

Prekarietateak 24 urteko gazte bat hil du Gorlizen. Bihar, 12:30ean Sopelako Mec-Mec pizzeria aurrean elkarretaratzea! Denok kalera!

  Gazteok 2017-01-11 17:14

Herriak ez du barkatuko!

Erabiltzailearen aurpegia ernai Uribe Kosta

Herriak ez du barkatuko!

Prekarietatearen ondorioz urteko bigarren heriotzaren berri izan dugu gaur. Garraioarekin lotutakoa hau ere. Baina gaztea, 24 urteko gazte bat. Gorlizeko “Pizzeria Mec Mec”-eko langilea zen eta abenduaren 30eko gauean izan zuen istripua, azken banaketa egiten zegoela, eta gaur, urtarrilaren 10ean, hil egin da.

Erabiltzailearen aurpegia ErnaiAlgorta

Gora EPPK! Gazteok zuekin!

  Gazteok

Gora EPPK! Gazteok zuekin!

Gazte antolakundeko kideok Madril eta Parisen kateatu gara. Presoen aurkako salbuespen neurriak salatu eta EPPK babesteko. Gora EPPK! #GazteokZuekin

Erabiltzailearen aurpegia Algortatik Hanka

#AltsasukoakAske

  Gazteok

#AltsasukoakAske

Abenduak 20 KONTZENTRAZIOA. 20:00 Telletxen. #AltsasukoakAske Indar okupatzaileak kanpora!
  Gazteok  Uribe Kosta 2016-12-16 13:53

"Desobedientzia larria" egotziz zigor ekonomikoa Gasteizko herri harresian atxilotutako gazteentzat

ARGIA.EUS / Lander Arbelaitz

"Desobedientzia larria" egotziz zigor ekonomikoa Gasteizko herri harresian atxilotutako gazteentzat

1.080 euroko zigorra ordaindu beharko du Gasteizko herri harresian parte hartzeagatik atxilotutako zortzi gazteetako bakoitzak. "Desobedientzia larria" delitua egotzi die epaileak, auzipetuen presentziarik gabe asteartean Gasteizen egin zuten epaiketaren ostean. "Berriz ere egingo genuke" adierazi dute. Zigorrak eta epaiketaren gastuekin 16.000 euro ordaindu behar dituztela kalkulatu dute eta hauek lortzeko kanpaina abiatu dute.

  Gazteok 2016-12-13 17:23

Izan gazte, izan bihurri, izan inurri... inurritegian!

Erabiltzailearen aurpegia ErnaiAlgorta

Izan gazte, izan bihurri, izan inurri... inurritegian!

Ernai gazte antolakundea sortu zenetik 4 urte betetzeko diren honetan, II.Kongresu Prozesua burutzera goaz hego Euskal Herriko herri zein auzoetan. Zukgua prozesutik egun arteko borroka oparoaren uzta jaso, eta aurrera begirako erronkak markatzera goaz.
  Gazteok  Getxo 2016-12-13 14:15

Auzipetuen presentziarik gabe egin dute Gasteizko herri-harresiko gazteen kontrako epaiketa

Auzipetuen presentziarik gabe egin dute Gasteizko herri-harresiko gazteen kontrako epaiketa

Gasteizko herri-harresian parte hartzeagatik auzipetutako zortzi gazteak ez dira epaitegi barrura sartu. Halere, jakinarazi dutenez, epaiketa egin egin dute, haiek gabe. Eurak, epaitegiaren aurrean 12:30ean egindako elkarretaratzean parte hartu dute. Horien artean, Itzubaltzeta/Romoko gazte bi daude auzipetuta.