eka 19, 14:24 Urduliz
Urduliz teknologia eta kultura digitalaren topagune bilakatuko da ekainaren 18tik 21era, Urduliz Link Up jaialdiagaz. Ekitaldiak LAN party bat eta publiko guztiarentzako jarduera irekiak uztartuko ditu Iparralde pilotalekuan eta udal-kiroldegiko eremuan, bideojokoak, tailerrak, lehiaketak, cosplaya, K-Popa, erakustaldiak eta sormen digitaleko proposamenak batuz.
api 20 Getxo
Dozenaka herritar batu ziren barikuan, apirilaren 17an, Algortako San Nikolas elizako eskaileretan, kuadrilla betek eta Gazte Txosnak jasandako zigor ekonomikoak salatzeko. Ikasturtea hasi zenetik, hiru jaiegunetan musika karroa ateratzeagatik guztira 20.000 eurotik gorako isunak jaso dituztela salatu dute, gertaera "aisialdia pixkanaka ezabatzeko" saiakeratzat joz.