urr 10 Sopela
Aurten domeka izan arren, urriaren 12an, "ezer ospatzeko eta asko borrokatzeko" dagoela aldarrikatuko dute aurten ere Uribe Kostako Ernai gazte antolakundeko kideek. "Hispanitatearen Egunean ez gara isilduko", ohartarazi dute, eta iragarri dute mobilizazioa egingo dutela egun horretan, Sopelan, 12:30ean, udaletxeko plazatik abiatuta.
Euskal Herriko gazteen artean euskararen aktibazioa eta lurraldeen arteko loturak indartzea helburu duen TindEHEr proiektuak lehen urrats garrantzitsua egin du. Gazte Euskaltzaleon Sareak eta Euskal Herrian Euskarazek elkarlanean sortutako ekimenak 30 gazte-talde eraldatzaile baino gehiago batu ditu Etxarri-aranatzen.