Sei saltoki saritu dituzte Getxo Hurbil sarien hirugarren edizioan, tokiko merkataritza balioan jartzeko

Ander Zarraga ots 04, 16:05 Getxo

Getxoko Udalak tokiko merkataritzaren lana aitortu du Getxo Hurbil sarien III. edizioan. Atzo, otsailaren 3an,  Muxikebarrin egindako ekitaldian sei saltokiren lana aitortu zuten, herriko merkataritza- eta zerbitzu-establezimenduen jarduera ikusarazteko eta sektoreko eragileen ekarpena nabarmentzeko helburugaz. Epaimahai kualifikatu batek aukeratu ditu sarituak, herritarrek, merkataritza-elkarteek eta sektorearekin lotutako beste erakunde batzuek aurkeztutako 120 hautagaitza baino gehiagoren artetik.

Hamilton Idiomas
Sara Martin Ariño: "Guretzat garrantzitsuena jendea gustura egotea da; horrela ikasten da gehien"
#0KM - Berton bertokoa

Izaro Garcia · Hodei Torres ots 02 Sopela

Hizkuntzak ikastea ez da soilik gramatika eta hiztegia lantzea: giroak, motibazioak eta gertutasunak ere badute zeresan handia. Hori izan da Sopelako hizkuntza-akademia honen oinarria hasieratik.