Barrikako Udalak herriko taberna kudeatu eta ustiatzeko lehiaketa publikoa ireki du

Ander Zarraga mai 19 Barrika

Barrikako Udalak udal-titulartasuneko taberna-jatetxearen kudeaketa eta ustiaketa esleitzeko baldintza pleguak argitaratu ditu bere webgune ofizialeko Kontratatzailearen Profilean. Zerbitzu honen ardura hartu gura duten ekintzaile zein enpresek lizitazio-iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasiko diren 28 egun naturaleko epea izango dute euren proposamenak aurkezteko.

Ziurgabetasuna surfeatzen, Sopelako emakume ekintzaileentzako jardunaldi berritzailea

Ander Zarraga mai 14 Sopela

Sopelako Udaleko Toki Garapen Arloak, EmakumeEkin elkarteagaz lankidetzan, Ziurgabetasuna surfeatzen izeneko jardunaldi berritzailea antolatu du ekainaren 12rako, herriko emakume ekintzaileei zuzenduta. Ekimen honek surfa baliatuko du metafora eta praktika gisa ekintzailetzaren berezko erronkei aurre egiteko, hala nola ziurgabetasunari, beldurrari edo erabakiak hartzeari, emakumeen arteko sareak sendotzeko eta ahalduntzea sustatzeko helburuagaz.