Getxoko berbalagunak 24. Korrikako kilometroa prestatzen hasi dira, galduko duzu?

Ander Zarraga mar 11, 17:12 Getxo

Getxoko berbalagunek 24. Korrikako lekukoa eramango dute aurten ere, "Euskara gara" lelopean, eta daborduko hasi dira martxoaren 26ko hitzordua prestatzen. Korrika eguen horretan, 10:53an sartuko da Algortara Berangotik, eta kilometroa Bizarra Lepoan eta HIRUKAko lagunakaz batera eramango dutela iragarri dute.

Euskararen erabileraren aldeko apustua berretsi dute hainbat herritarrek

Ander Zarraga mar 06 Uribe Kosta

Plentziako Jai Alaia frontoia Uribe Kostako euskaltzaleen topagunea izan zen atzo, martxoak 5, Mintzodromoa eta Jolasdromoa egitasmoari esker. Eskualdeko hainbat eragilek antolatutako ekimena arrakastatsua izan zela adierazi dute antolatzaileek; izan ere, parte-hartzaileen kopuruak zein giro bikainak ez zuten hutsik egin.