Etzandarrik Gorobel mendilerrorako irteera antolatu du domekarako

Iratxe Ugartetxea Muelas aza 13, 14:52 Lemoiz

Lemoizko Etzandarri mendi taldeak Araba eta Burgosen arteko mugan dagoen mendilerrorako doako irteera antolatu du domeka honetarako, hilak 15. Taldekideek autobusa Armintza auzoko Armintzekalde autobus geltokitik irtengo dela 9:00etan eta 17:00ak inguru egongo dela bueltan jakinarazi dute. Aldez aurretik izena ematea komeni dela gehitu dute, eta etzandarri@gmail.com helbidea eta 688602121 zenbakia jarri dituzte eskuragarri.

Justiziak arrazoia eman dio EHUri selektibitateko euskara azterketen aferan; zer iritzi dute ikasleek?
Bideoak

Iratxe Ugartetxea Muelas aza 06 EHU   Leioa

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak azkenean arrazoia eman dio EHUri selektibitateko euskara azterketen aferan eta bertan behera utzi ditu udan hartu ziren kautelazko neurriak, zenbait ikasleri beren euskara azterketako nota ez zenbatzea ekarri  zutenak. Leioako campusera hurbildu gara jakiteko zer iritzi duten bertako ikasleek erabaki honen inguruan; hona hemen erantzunetako batzuk.