aza 23, 12:31
Uribe Kosta
Gaur egun gauden tokira iristeko, gizakiok landareez baliatu gara belaunaldiz belaunaldi. Izan ere, sendabelarrek sendatu gintuzten, haritzak gure etxeen zutabe eta habeetan kokatu genituen, arte-egurrak berotu gintuen, indaba zein gaztainek gosea asetu ziguten, hurritz-makilek maldan gora lagundu ziguten… Hala ere, landare horiekiko harremana eta beraien garrantzia guztiz ahaztu ditugu, eta zenbait kasutan ere, mespretxatzera heldu gara. Azken hori da otearen kasua, hain zuzen ere.
aza 18 Barrika
Udalak adierazi duenez, garbigune mugikorra Iparralde jatetxeko aparkalekuan (Errepide Nagusia 10) egongo da, eta ohiko edukiontzietan bota ezin diren hondakinak botatzeko aukera emango dio barrikarrei, garbigune tradizonaletara joan behar gabe.