aza 18, 13:02 Barrika
Udalak adierazi duenez, garbigune mugikorra Iparralde jatetxeko aparkalekuan (Errepide Nagusia 10) egongo da, eta ohiko edukiontzietan bota ezin diren hondakinak botatzeko aukera emango dio barrikarrei, garbigune tradizonaletara joan behar gabe.
urr 26 Getxo
Urriaren 24an Andra Mariko kiroldegiaren aurrean egindako elkarretaratzeak 50 eta 60 pertsona artean bildu zituela jakinarazi dute antolatzaileek. Mobilizazioak sare sozialetan izandako oihartzuna nabarmendu dute, eta Getxoko Udalari idi-probak udal-instalazioetan egiteari uzteko neurriak hartzea eskatu diote.