Kirolak 2003-12-26 20:12

Gorlizko VIII Derby Hipikoa ospatuko da igandean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Udalerriko VIII Derby Hipikoa egingo da abenduaren 28an, 12:30etik aurrera, Gorlizko badian. Urtean zehar Kantauriko kostaldeko hondartzetan ospatzen diren zaldi-lasterketen artean, garrantzitsuenetarikoa bilakatu da honako hau. Gainera, aurten, berrikuntzak egongo dira: 'arraza gurutzatu' eta 'odol garbiko' zaldi-lasterketak hasi bitartean, txikienek ponien gainean ibilbidea egiteko aukera izango dute, 11:00etatik aurrera.
  Kirolak 2003-12-26 20:10

Laurogei itsasontzi inguruk parte hartuko dute Oilarraren estropadan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Abenduaren 27an, bihar, gurutz motako itsasontzietarako Oilarraren estropada egingo da 12:00etatik aurrera. Real Club Marítimo del Abra-Real Sporting Clubek 2003 urtean antolatu duen estropaden egutegian azkena da proba hau. Guztira, 80 itsasontzi inguru ibiliko dira Abran.
  Kirolak 2003-12-13 21:49

Asteazkenean amaituko da Gabonetako Tenis Txapelketan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Abenduaren 17an amaituko da Barrikako III. Tenis Txapelketan izena emateko epea. Mutil zein neskentzako, bi kategoria jarri dituzte antolatzaieek: hasberriak (alevín) eta haurrak (infantil). Apuntatzeko 607669073 telefono zenbakira deitzea besterik ez dute parte hartu nahi dutenek. Inskripzio-kuotak, berriz, 10 (federatuak) eta 5 (federatugabeak) eurokoak izango dira, hurrenez hurren.
  Kirolak 2003-12-12 18:07

Mendibike Eguna ospatuko dute bihar Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Goiz osoan zehar hainbat ekitaldi egingo dira, azaroaren 13an, Gorlizen, Mendibike Eguna ospatzeko. Besteak beste, 11:00ak aldera, txirrindulari lazterketari hasiera emango diote pinudi aldean. Hain zuzen ere, hauxe da eguneko ekitaldi nagusia, Gorlizko Mendibike mendi-bizikletaren lagunen elkarteko kideek adierazi dutenez. Eurek antolatu dute ospakizuna.

12:30etan, berriz, Udal Kiroldegian egongo den egoitza berria inauguratuko dute Mendibike Elkarteko kideek. Azkenik, herri bazkaria egingo dute, 15:00etatik aurrera.
  Kirolak 2003-12-10 13:49

Barrika Surf Taldeak jantziak jarri ditu salgai

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Barrika Surf Taldeak haur zein helduentzako jantziak jarri ditu salgai. Besteak beste, kamisetak, sudaderak, txubaskeroak, kapelak, biserak eta abar erosi ahal izango dituzte nahi duten guztiek, 617467564 (Javi) telefono zenbakira deituz. Arropen neurriak txikienetik XXXLra doaz eta gustu guztietako koloreak daude. Salneurriei dagokionez, surf taldeko bazkideek beherapenak izango dituzte.
  Kirolak 2003-11-26 20:07

Gabonetako III. Tenis Txapelketa Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Abenduaren 20tik 28ra Gabonetako III. Tenis Txapelketa ospatuko da Barrikan, herriko Abaroa Tenis Klubak antolatuta. Mutil zein neskentzako bi kategoria jarri dituzte: hasberriak (alevin) eta haurrak (infantil), hain zuzen ere. Parte hartu nahi duten guztiek abenduaren 17ra arte edukiko dute izena emateko aukera. Goizez, Barrikako Udal Liburutegira joan eta, bertan, izen emateko 10 euroak ordaintzea besterik ez dute. Hala ere, antolatzaileek adierazi dutenez, herrikoak direnak baino ezin izango dute parte hartu.
  Kirolak 2003-11-17 23:26

Euren ihardueratan parte hartzeko deia egin du Ugeraga Txirrindulari Taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ugeraga Kirol Elkarteko Txirrindulari Taldeak, eurek antolatutako ihardueretan sopeloztar guztien parte hartzea bultzatzeko kanpaina iragarri du. Gehienbat, txirrindularitza taldeak dauzkan sekzio ezberdinetan (haurrak, kadeteak...), txikienek izena emateko antolatu dute ekimen hau.

Kanpainia udaberrira arte ez da hasiko. Hala ere, urtarriletik aurrera kirol iharduera ezberdinak egingo dituzte horren berri emateko.

Argibide gehiagorako edo taldean izena emateko;
Emilio Ramos, Ugeraga Kirol Elkarteko Txirrindulari Taldeko arduraduna, 610522268, eramrod@teleline.es
  Kirolak 2003-11-17 22:51

Urte osoan, ikastaroak antolatu ditu Barrikako Surf Taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Hasi berrientzako, zein trebatuentzako surf ikastaroak antolatu ditu Barrikako Surf Taldeak, urte osoan zehar. Monitorea, asegurua eta beharrezkoa den material guztia sartzen da salneurriaren barruan. Horretaz gain, ikasleak surf taldearen kide bihurtuko dira, aurtengo kuota ordaindu barik. Barrikan erroldatuta daudenek, berriz, erdia baino ez dute ordainduko, Udalaren dirulaguntzari esker. Ikastaroak Plentziako hondartzan emago dira, itsasoaren egoeraren arabera.
  Kirolak 2003-11-07 15:06

Futbol 7 zelaia egingo dute Gorlizko udal kiroldegian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Hainbat enpresek euren eskaintzak aurkeztu ostean, azaroaren 17an amaituko da Gorlizen belar artifizialezko futbol 7 zelaia zeinek egingo duen erabakitzeko epea. 240.000 eurotako aurrekontua dauka Gorlizko Udalak, BBKk eta Bizkaiko foru Aldundiak bultzatutako egitasmoa. Hurrenez hurren, 150.000 euro jarriko dituzte BBKk eta Foru Aldundiak; eta 90.000 euro Gorlizko Udalak.