Kirolak  Getxo 2018-07-11 16:33

Agustin Ugarte Oroimenezko V. Triatloi Olinpikoa, uztailaren 21ean

Agustin Ugarte Oroimenezko V. Triatloi Olinpikoa, uztailaren 21ean

Uztailaren 21ean, zapatuan, Agustín Ugarte Oroimenezko V. Triatloia egingo dute Getxo Triatloi Taldeak eta Triunners klubak, Getxo Kirolak udal-erakundearen laguntzaz. Izena emateko prezioa 35 euro dira eta bertan parte hartu ahal izateko federazioaren lizentzia nahita nahiez eduki behar da. Interesatuek izena eman dezakete uztailaren 16ra arte, Triatloiko Euskal Federazioaren orriaren bidez: www.triatloi.org.      

  Kirolak  Sopela 2018-07-11 13:05

Domekan izango da Sopelako lasterketa nudista

Domekan izango da Sopelako lasterketa nudista

Munarri Atletismo Taldeak antolatuta, Sopelako Patxi Ros Saria lasterketa nudista egingo dute Barinatxeko hondartzan. Sopelako Udalak lagundutako proba XIX. ediziora helduko da.

  Kirolak  Getxo 2018-07-11 12:33

Pla eta Barrutieta Munduko Zazpiko Errugbi Txapelketan lehiatuko dira

Pla eta Barrutieta Munduko Zazpiko Errugbi Txapelketan lehiatuko dira

Bàrbara Pla eta Uribarri Barrutieta Getxo Rugby Taldeko jokalariek parte hartuko dute Munduko Zazpiko Errugbi Txapelketan; lehiaketa uztailaren 20tik 22ra jokatuko da, AEBko San Frantzisko hirian.

  Kirolak  Sopela 2018-07-11 10:08

Sopelako Udalak bat egingo du Bakioko Mountain Bike elkartasun-ibilbideagaz

Sopelako Udalak bat egingo du Bakioko Mountain Bike elkartasun-ibilbideagaz

Datorren uztailaren 22an, domekan, Bakiok harrera egingo dio Mario Zabalaren oroimenez antolatutako Bakioko MTBko IV. ibilaldiari; Sopelako Udalak babestu egin du ekimen hori. Proba horrek dirua batuko du Alboko Esklerosi Amiotrofikoa (AEA) gaixotasuna pairatzen duten pertsonen alde.

  Kirolak  Getxo 2018-07-09 16:33

Mikel De Gregorio: "Iaz Getxon txarto egin genuena konpontzeko aukera dugu aurten"

Mikel De Gregorio Getxo Kirol Klubeko kirol-zuzendari berriak autokritika egin du, joan den denboraldiaren gainean. Modu berean, datozen hilabeteei begira ipini da, taldearen gakoen berri emateko.

  Kirolak  Getxo  Gorliz  Sopela 2018-07-09 11:30

BBK-k kirol-jarduerak egingo ditu eskualdeko hainbat hondartzatan

BBK-k kirol-jarduerak egingo ditu eskualdeko hainbat hondartzatan

Uda honetarako, BBK-k jarduera-programa bat aurkeztu du aire-zabaleko kirola eta aisialdia Bizkaiko hondartzetara eroateko. Herritarren artean bizimodu osasungarria sustatu gura da, batez ere pertsona nagusien (60 urtetik gorakoak) artean. Hala, Uribe Kosta eskualdeari dagokionez, astelehenero, Ereagan (Algorta); martitzenero, Gorlizko pinudian; eta zapatuan, Arrietaran (Sopela) egingo dituzte jarduerak.

  Kirolak 2018-07-09 10:26

Surfa egiten ikasi nahi?

Erabiltzailearen aurpegia Bizarra Lepoan

Udako giroa epela aprobetxatuz, surf-ikastaroa egingo dugu uztailaren 30etik abuztuaren 2ra. Aurten, Arrietara hondartzan egingo dugu Peña Txuri Surf eskolako lagunekin. Noiz: uztailaren 30etik abuztuaren 2ra (astelehenetik ostegunera), 17:00etatik 19:00etara (16:15ean autobusa irtengo da). Non: Arrietara hondartzan, Sopelan. Norentzat: … Read More

  Kirolak  Getxo 2018-07-03 17:17

Aquagym-klaseak doan eskainiko dituzte Faduran uztailean

Aquagym-klaseak doan eskainiko dituzte Faduran uztailean

Getxo Kirolak udal-erakundeak doako Aquagym-klaseak eskainiko dizkie gura duten abonatu denei, uztailaren astearte eta ostegunetan.

  Kirolak  Uribe Kosta 2018-07-03 12:42

Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeen trainerua babestuko du Bertako Igogailuak enpresak

Publizitate-erreportajea

Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeen trainerua babestuko du Bertako Igogailuak enpresak

Bertako Igogailuak Arrasateko enpresak eta Hondarribia Arraun Elkarteak hitzarmena sinatu dute, datozen urte bian emakume-taldearen babesle izateko.

  Kirolak  Erandio 2018-06-27 11:32

Athletic Herriz Herri Erandion egongo da domekan

Athletic Herriz Herri Erandion egongo da domekan

Datorren domekan, uztailaren 1ean, Athletic Herriz Herri ekimena Erandiora helduko da, 10:30ean. Athletic Fundazioak eskainiko dizkie zenbait jarduera txikienei, Irailaren 23a Plazan, 14:30ak arte.

  Kirolak  Getxo 2018-06-20 17:21

Dena prest La Kanteran skate-aren nazioarteko elitea hartzeko

Dena prest La Kanteran skate-aren nazioarteko elitea hartzeko

Aurreko egunetan Areetan ere jarduerak egon diren arren, Getxoko Skate Astearen ekitaldi denak Arrigunagan izango dira, bihartik, ekainaren 21etik, aurrera. Modu horretan, eguenean bertan, 17:00etatik aurrera, landan ipinitako mini-arrapalan ikasteko aukera egongo da.

  Kirolak  Getxo  Sopela  Uribe Kosta 2018-06-15 15:34

Erronka hirukoitza izango du Sopelako txirrindularitza-taldeak aste-akabuan

Erronka hirukoitza izango du Sopelako txirrindularitza-taldeak aste-akabuan

Sopela Women's Team txirrindularitza taldeak aste-akabu betea izango du. Gaur, barikuan, arrastiko 18:00etatik aurrera helduko dio Euskaldun Txapelketari Bergaran, eta lehiaketa bereko proba banatan jardungo du bihar eta etzi.

  Kirolak  Getxo 2018-06-15 13:44

Getxoko 9 gaztek parte hartu ahal izango dute Italiako udako kirol-campus batean

Getxoko 9 gaztek parte hartu ahal izango dute Italiako udako kirol-campus batean

Getxo Kirolak udal-erakundeak bederatzi bekarako deialdia atera du, 12 eta 15 urte arteko kirolari getxoztarrei zuzenduta. Gazteek parte hartu ahal izango dute Italiako Pesaro hirian abuztuaren 20tik 27ra egingo den nazioarteko kirol-campusean.

  Kirolak  Leioa 2018-06-15 11:26

Kirol-eredu berria sortzeko prozesu parte-hartzailea zabalik dago Leioan

Kirol-eredu berria sortzeko prozesu parte-hartzailea zabalik dago Leioan

Leioan kirol-eredu berri bat sortzeko, leioaztarren partaidetza "beharrezkoa" dauka Udalak. Helburu horregaz, kirolagaz lotura daukaten elkarteei, eragileei, pertsonei eta talde denei zuzendutako partaidetza-prozesua martxan ipini du.

  Kirolak  Sopela 2018-06-14 12:11

Bizkaiko Lokotx Biltze Txapelketa jokatuko dute Sopelako jaietan

Bizkaiko Lokotx Biltze Txapelketa jokatuko dute Sopelako jaietan

Datorren ekainaren 30ean, Bizkaiko Lokotx Biltze Txapelketa izango da Sopelan, Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundeak jakinarazi duenez.