aza 13, 14:10 Getxo
Algortako San Nikolas Ikastolako Haur Hezkuntzako eraikin berria forma hartzen ari da. 2027ko maiatzerako lanak amaitzea aurreikusten dute, eta 2027-28 ikasturtetik aurrera Haur Hezkuntzako azpiegiturak espazio bakarrean bilduko dituzte. Eraikinak egurra, argi naturala eta naturagaz lotutako espazioak izango ditu ardatz, umeen ongizatea, autonomia eta jolasa sustatzeko helburuagaz.
urr 13 Plentzia
Nerea Zarragaren semea bi urteko gelan hasi da aurten Plentziako eskolan. Ikasturte berriak, ordea, espero ez zuten arazo bat ekarri dio familiari: umea beganoa da eta Eusko Jaurlaritzaren erabakia dela eta, jantokiak ez du %100 begetala den menurik eskaintzen. Etxetik janaria eramateko aukera ere ukatu dietela dio Zarragak; beraz, egunero 12:15ean jaso beharko dute umea. Ez da euren kasua bakarrik, eta egoera berean dauden hainbat familia antolatzen hasi dira Eusko Jaurlaritzari irtenbide bat eskatzeko.