urr 09, 12:28 Sopela
Udalak azaldu duenez, obrek 58.617,24 euroko kostua dute eta Eusko Jaurlaritzaren 47.000,86 euroko Udal Eraiki dirulaguntzaren bidez finantzatu dira. Lanak urriaren 13an hasiko dira, eta, gutxienez, 5 astez luzatuko dira.
urr 09, 10:01 Plentzia
Nerea Zarragaren semea 2 urteko gelan hasi da aurten Plentziako eskolan. Ikasturte berriak, ordea, espero ez zuten arazo bat ekarri dio familiari: umea beganoa da eta eskolako jantokiak ez du %100 begetala den menurik eskaintzen. Etxetik janaria eramateko aukera ere ukatu dietela dio Zarragak; beraz, egunero 12:15ean jaso beharko dute umea. Ez da euren kasua bakarrik, eta egoera berean dauden hainbat familia antolatzen hasi dira Eusko Jaurlaritzari irtenbide bat eskatzeko.