Etxebizitza eskubidearen alde, emakume langileok borrokara!

Erabiltzailearen aurpegia Itaia Uribe Kosta aza 10, 11:00 Uribe Kosta

Etxebizitzaren arazoak eta indarkeria matxistak uste baino lotura estuagoa dute.
Emakume langileok zailtasun handiagoak ditugu etxebizitzarako sarbidea izateko, bizi
baldintza kaskarren ondorioz.

Egitaraua
Azaroaren 11n, Uribe Kosta etxebizitzaren alde mobilizatuko da

Laura Fontalba Colomo aza 09, 13:03 Uribe Kosta

Azken asteotan, azaroaren 11ko greba orokorra prestatzeko, hainbat herri-asanblada egin dituzte Uribe Kostan. Tokiko Etxebizitza Sindikatuak adierazi duenez, etxebizitzarako eskubidea bermatzeko, espekulazioaren eta errentismoaren aurka borrokatu beharko da. Horretarako, antolakuntza ezinbestekoa dela uste dute. Beraz, grebagaz eta mobilizazio-deialdiakaz bat egiteko deia ere egin dute, Uribe Kostako hainbat herritan jarduerak antolatuta.