aza 12, 16:49 Uribe Kosta
Atzo, azaroaren 11n, greba orokorrak etxebizitza duina izateko eskubidea eta espekulazioaren aurkako aldarrikapenak jarri zituen erdigunean. Uribe Kostako hainbat sindikatuak, elkarteak eta mugimenduak bat egin zuten deialdiagaz eta, herritarren babesagaz, goizetik gauera arte etxebizitza duinaren alde antolatu ziren.
aza 12, 16:30 Uribe Kosta
Atzo, hamarnaka milaka pertsona batu ziren etxebizitza eskubidearen aldeko greba orokorrera. Euren aldarrikapen nagusiak espekulatzaileen ondasunak desjabetzea, espekulazioa debekatzea eta etxebizitza-politika behar sozialen arabera planifikatzea izan ziren. Herritar eta antolatzaile batzuegaz hitz egin genuen euren balorazioak jasotzeko.