"Irurak Bat" jauregiaren eraispenari dagokionez, bere jardueraren legezkotasuna defendatu du Getxoko Udalak
"Irurak Bat" auzia

Iker Rincon Moreno ira 19, 11:55 Getxo

Udal-babesa zuen XIX. mendeko "Irurak Bat" jauregitxoaren eraispenari buruzko azalpenak eman ditu gaur, eguenean, Getxoko Udalak. Eraikin horretan eta ondoko lurretan luxuzko 12 etxebizitza eraikiko dituzte, eta obrak zalaparta handia sortu du udalerrian, bai politikoki, bai auzokideen artean. Besteak beste, Ereaga Atalaya kooperatibak eraikina lizentziarik gabe eraitsi ondoren, irailaren 9an Udalak ireki zuen zehapen-espedientearen xehetasunak eman dituzte Alvaro Gonzalez eta Iñigo Urkitza zinegotziek. Obra hasteko azken baimenik ez zuen enpresa horrek, eta, gainera, eraikinaren fatxadak mantentzearen alde egiten zuen proiektua hautsi zuen, lizentziarik gabe azken hirurak bota baitzituen abuztuaren 2an. Oposizioko taldeek gobernu-taldearen "utzikeria" salatu dute, eta gaiari lotutako hainbat galdera egin dituzte. Hala ere, deitoratu dute arduradunek emandako azalpenakaz "lehen baino zalantza gehiago" dituztela.

Berbalagun eta Mintzapraktika taldeetan izena emateko epea zabaldu dute

Ander Zarraga ira 19, 12:50 Erandio   Getxo

Euskara praktikatu eta horretarako hainbat egitasmo antolatzen dituzten lagun-taldeak dira Berbalagunak edo Mintzapraktikak. Ikasturte berriagaz batera, gure udalerrietako euskara elkarteek talde berriak osatzeari ekin diote; izan ere, daborduko 8.000 lagun inguru mugitzen ditu egitasmo honek, bai presentzialki, zein online ere.

Ostirala 20 eguraldia Min: 14ºC
Max: 25ºC
Larunbata 21 eguraldia Min: 16ºC
Max: 23ºC
Igandea 22 eguraldia Min: 15ºC
Max: 21ºC

AEMET-ek emandako informazioa