"Irurak Bat" jauregiaren eraispenari dagokionez, bere jardueraren legezkotasuna defendatu du Getxoko Udalak
"Irurak Bat" auzia

Iker Rincon Moreno ira 19, 11:55 Getxo

Udal-babesa zuen XIX. mendeko "Irurak Bat" jauregitxoaren eraispenari buruzko azalpenak eman ditu gaur, eguenean, Getxoko Udalak. Eraikin horretan eta ondoko lurretan luxuzko 12 etxebizitza eraikiko dituzte, eta obrak zalaparta handia sortu du udalerrian, bai politikoki, bai auzokideen artean. Besteak beste, Ereaga Atalaya kooperatibak eraikina lizentziarik gabe eraitsi ondoren, irailaren 9an Udalak ireki zuen zehapen-espedientearen xehetasunak eman dituzte Alvaro Gonzalez eta Iñigo Urkitza zinegotziek. Obra hasteko azken baimenik ez zuen enpresa horrek, eta, gainera, eraikinaren fatxadak mantentzearen alde egiten zuen proiektua hautsi zuen, lizentziarik gabe azken hirurak bota baitzituen abuztuaren 2an. Oposizioko taldeek gobernu-taldearen "utzikeria" salatu dute, eta gaiari lotutako hainbat galdera egin dituzte. Hala ere, deitoratu dute arduradunek emandako azalpenakaz "lehen baino zalantza gehiago" dituztela.

Astrabudua urbanizatzeko EAJren "ezkutuko ituna" salatu du Erandioko EH Bilduk

Ander Zarraga ira 19, 16:12 Erandio

EH Bilduk Erandioko gobernu-taldeari interes pribatuak lehenestea leporatu dio, Dow Chemical lantegia zegoen lurretarako hirigintza-plan bat filtratu ondoren. Plan hori PSEren ezagutzarik gabe eta Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) egin aurretik bultzatu omen dutela ere salatu du.